Herriko bozak Frantzian. Bigarren itzulia

Ekologistek ezkerreko lehia ireki dute

EELVk Frantziako hainbat hiri garrantzitsutako alkatetzak lortu ditu. Macronek porrot handia jasan du, eta abstentzioa %59koa izan da
Pierre Hurmic ekologisten Bordeleko alkategaia, herenegun, emaitzak ospatzen.
Pierre Hurmic ekologisten Bordeleko alkategaia, herenegun, emaitzak ospatzen. CAROLINE BLUMBERG / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ander Perez Zala -

2020ko ekainak 30

Herriko bozen bigarren itzuliak lehen itzuliak agerian utzitako errealitatea baieztatu du: Frantzian ezker-eskuin ardatz klasikoa ez zen desagertu Emmanuel Macronen 2017ko garaipenarekin. Eta, aldi berean, bitan zatituriko herrialde bat margotu du, hiri handiak ekologisten eta ezkerreko beste alderdien esku geratu baitira, eta hiri txikiak eta herriak, eskuinaren menpe. Baina, gauza guztien gainetik, Europa Ekologia-Berdeak (EELV) alderdiaren garaipen garrantzitsuek ezkerreko lehia ireki dute 2022ko presidentetzarako bozei begira, helburua izanik Macron-Marine Le Pen duopolioa haustea.

Ezkerreko alderdiak zorioneko daude, eta hauteskunde mapari begiratu besterik ez dago horretaz jabetzeko: lehen aldiz, hiru hiririk garrantzitsuenetan aginduko dute; zehazki, Parisen —Alderdi Sozialistak (PS)—, Lyonen —EELVk— eta Marseillan —ezkerreko zerrenda bateratuak— lortu dute boz gehien. Baina arrakasta ez da horretara mugatu, hamar hiririk garrantzitsuenetako zortziren alkatetzak eskuratu baitituzte, eta 30 garrantzitsuenetako hemezortzi ere bai; Bordele da beste kasu esanguratsu bat, zentro-eskuina eta eskuina egon baitira boterean 1947az geroztik.

Oro har, ekologisten gorakadak eta ezkerreko beste indarren emaitza onek are gehiago sendotu dituzte horien sustrai lokalak, eta datorren urteko eskualdeetako eta departamenduetako bozetarako bidea irudikatu dute.

Aldiz, 2022ko presidentetzarako bozei begira, PSk, EELVk eta Frantzia Intsumisoko Jean-Luc Melenchonek hautagai baten inguruan ados jartzeko beharra izango dute Macron eta Le Pen gainditu nahi badituzte; eta, herenegungo emaitzak aztertuz gero, ekologistak dira balizko ezker batuaren presidentegaia aurkezteko faboritoak, betiere 2021eko bozetan gertatzen denaren zain.

Le Havre eta Perpinya

Txanponaren beste aldea Emmanuel Macron da, porrota erabatekoa izan baita Errepublika Martxan haren alderdiarentzat; garaipen adierazgarri bakarra Edouard Philippe lehen ministroarena izan da, iparraldeko Le Havre hirian (botoen %58,83). Hain justu, garaipen hori gobernu aldaketa baten atarian gertatu da, eta litekeena da Macronek lehen ministroa bera aldatzea; izan ere, norabide berri bat nahi du agintaldirako, eta Philippek alkate izateko nahia erakutsi du. Gainera, bien arteko harremana ez da hasieran bezain ona.

Gertakari horien artean, Le Penen alderdiak alkatetza handi bat lortu du, Perpinyakoa; eta abstentzioa, gainera, %59koa izan da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bi erizain, Galdakaoko ospitalean (Bizkaia) maiatzaren 6an, 55 egun gaixorik zeramatzan gizon bat sendatu zela ospatzen. ©ANDONI LUBAKI / FOKU

Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean

Mikel P. Ansa

Martxoaren 1etik ekainaren 30era, lau hilabete. Neguaren azken hondarra, eta udaberri guztia. Koronabirusaren pandemiak hankaz gora jarri du Euskal Herria, eta bizimoduak astindu ditu. Pandemiaren lehen olatuaren balantzea egin du BERRIAk, hamazazpi grafiko eta hamazazpi galdera hauekin.

Osasun langile bat pertsona bati PCR proba egiten, herenegun, Ordizian. ©Jon Urbe / Foku

58 dira Ordiziako agerraldiarekin lotutako kasuak

Iosu Alberdi - Irati Urdalleta Lete

Positibo emandakoek ezingo dute bozkatu Ordizian. Bai, ordea, haien kontaktu zuzenek. Araban beste foku bat izan den ikertzen ari da Osasun Saila, azken orduetan bederatzi kasu atzeman ostean.

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurain. ©Jesus Diges / Efe

23 positibo detektatu dituzte Tuterako agerraldian

Igor Susaeta

Beste agerraldi bat gertatu da Iruñean, eta bost pertsona kutsatuta daudela baieztatu dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna