Urkulluren asmoek aurrera egitea zail ikusten du oposizioak

EH Bilduk dio PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen «betoek» oztopatzen dutela akordio zabalago bat lortzea estatutuan

Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko saio batean, otsailean. D. AGUILAR / EFE.
jokin sagarzazu
2018ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk zail ikusten dute urte politiko berriari begira Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak herenegun eman zituen asmoek aurrera egitea. Besteak beste, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako estatutu berri bat egiteko orain arte EAJk eta EH Bilduk edukien alorrean egin dituzten akordioak zabaltzea jarri zuen helburu lehendakariak, baina Eusko Legebiltzarrean oposizioan dauden hiru taldeek ez dute ikusten horretarako aukera handirik. EH Bilduren ustez, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen «betoek» oztopatzen dute hori. Elkarrekin Podemosentzat, berriz, EAJren jarrera «maximalistek». Eta PPk Urkulluri eskatu dio EAJk eta EH Bilduk orain arte adostutako edukiak eta testua «baztertzeko», «Urkullu bera behin baino gehiagotan desmarkatu baita akordio horietatik».

EH Bilduko Unai Urruzunoren ustez, estatutuaren erreformarekin gertatzen ari denak agerian uzten du Jaurlaritzaren egoera «ahula». Koalizio subiranistaren arabera, «gobernu indartsu» bat behar da, «sakonera handiko» erabakiak hartu ahal izateko.

Elkarrekin Podemoseko Andeka Larreak, berriz, uste du Urkulluren eskaerak agerian uzten duela EAJk «ziaboga» bat egin behar duela eta albo batera utzi soilik abertzaleen artean adostutako estatutu berri bat egiteko asmoa.

Aurrekontuak, kolokan

Estatutu berriaz ez ezik, aurrekontuezere mintzatu da PPko Alfonso Alonso, eta «zail» jarri du aurreko bi urteetako akordioa berriz egitea. Horretarako, Jaurlaritzak bere proiektu politikoa «berrikusi» beharko lukeela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.