Albistea entzun

Koronabirusa

Gaitzak jota zeuden 31 lagun hil dira astebetean Hego Euskal Herrian

Aurreko astean baino bost lagun gehiago zendu dira birusagatik. Kutsatzeen kurba goratzen ari da: 426 kasu atzeman dira. Bizileku baimenik ez duten migranteak txertatzen hasiko da Osakidetza
Donostiako zezen plazan txertoak jartzeko tokia handitu dute.
Donostiako zezen plazan txertoak jartzeko tokia handitu dute. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2021eko ekainak 3

Azken egunetako datuek bistan uzten dute kutsatuen kurba lautu egin dela; are, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak ohartarazi dute adierazle batzuek erakusten dutela maldan gorako bidea hartzeko «arriskua» badela. Txertaketa prozesuan aurrera egitea «funtsezkoa» izango da birusaren transmisioaren balantza gorantz ez makurtzeko, baina agintariek azpimarratu dute hori ez dela aski izango izurria kontrolpean izateko, eta neurriak zorrotz betetzeko eskatu dute.

Bereziki ospitaleetako okupazioari eta gaitzarekin loturiko heriotza kopuruari so daude bi administrazioak. Hain justu, izurriak utzitako daturik gordinenetan azken asteetan izandako arintzea eten egin da, eta Hegoaldean gora egin du COVID-19arekin zendu diren pertsonen kopuruak: iragan astean gaitzak jota zeuden 31 pertsona hil ziren, aurreko astean baino bost gehiago. Azken astean birusagatik zendu ziren kasu gehienak Osakidetzak jakinarazitakoak dira, 27 zehazki, eta beste lau Nafarroakoak. Gaitzarekin loturiko heriotza kopuruak apur bat gora egin arren, martxoaren bukaeratik izandako datuen pare dago joan den astekoa.

Ospitaleei buruzko aldagaiek, berriz, apaltzen jarraitzen dute: Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, guztira 293 paziente dira birusarekin erietxeratuak. Horietako 191 gela arruntetan daude, eta 102, ZIUetan, bezperan baino lau gutxiago. Unitate horiei dagokienez, koska bat beherago da kopurua: martxoaren 31tik Hego Euskal Herrian erregistratutako zenbatekorik apalena da, beraz.

Birusaren transmisioari begira, ordea, etenaldia gertatu da beherako maldan, eta kurba goratzen ari da. Herenegun, 10.678 diagnostiko proba egin ziren Hego Euskal Herrian COVID-19a atzemateko, eta horien guztien %3,9k eman zuten positibo: 426k, alegia. Lurraldeka, 178 Bizkaian atzeman ziren; 110, Gipuzkoan; 88, Nafarroan , eta 45, Araban.

Gainera, Lapurdiko, Zuberoako eta Nafarroa Behereko datuei dagokienez, Frantziako Gobernuko bozeramaile Gabriel Attalek jakinarazi du okertzen ari direla. Izan ere, Pirinio Atlantikoetako Departamenduan intzidentzia %57 handitu da astebetean: 70etik 110era.

Txertaketa, aurrera

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoerari dagokionez, Sagarduik azpimarratu du izurriaren bilakaeraren adierazleetan «moteltzea» sumatzen dela eta horrek «ziurgabetasuna» eragiten duela. Hala ere, txertaketa prozesuarekin itxaropentsu agertu da, eta iragarri du aste honetan txerto kopuru handia iritsiko dela (Pfizerren 127.530 dosi, AstraZenecaren 61.700, Modernaren 14.400 eta Janssenen 15.600) eta horrek abiadura handia emango diola txertaketari. Aste honetan bertan 49 urtekoei txanda ematen hasi zaie, datorren astelehenetik aurrera txertatzen hasteko. Jakinarazi du, halaber, Osakidetza aurki hasiko dela bizileku baimenik ez duten migratzaileak txertatzen COVID-19aren aurka, eta baita etxerik ez dutenak ere.

Nafarroako txertaketari dagokionez, atzo Pfizer etxearen 18.720 dosi iritsi ziren herrialdera, eta beste 7.450 pertsonari jarri zieten txertoa. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, aste honetan 14.500 txerto inguru jarriko dituzte NUPen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Emakume bat Azpeitiko kaleetan (Gipuzkoa) ibiltzen ©Jon Urbe/ Foku

Positiboen ehunekoa %1,8 da Hego Euskal Herrian

Edurne Begiristain

Beste 178 kasu atzeman dituzte 9.659 proba diagnostikoetan.

Abandoko tren geltokia. ©JT Curses

Bilbon eta Gasteizen AHTaren lur gaineko behin-behineko geltokiak eraikitzea aztertzen ari da Jaurlaritza

Iñaki Agirre Perez

Iñaki Arriola sailburuak duela egun gutxi iragarritakoa berretsi du gaur Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak lur gainean geltoki bat eraikitzeko aukera arbuiatu zuen atzo.

Zumaiako Santiago hondartza, artxiboko irudi batean. ©FOKU

Euskal Herriko zortzi hondartzetan ez erretzea gomendatu dute

Jone Arruabarrena

Gaur hasi da Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzen sasoia, eta herrialde horietako zortzi hondartza batu dira kearen aurkako egitasmora.

Hainbat lagun itsasotik gertu, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.