Koronabirusa

Abian da txertatze kanpaina Ipar Euskal Herriko osasun etxeetan

Atzo goizean jaso zuten txertoa Baionako ospitaleko bi egoiliarrek. Bihartik aitzina, osasun langileei ere zabalduko diete
Baionako ospitaleko langile bat txertoa jasotzen, atzo arratsaldean.
Baionako ospitaleko langile bat txertoa jasotzen, atzo arratsaldean. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2021eko urtarrilak 7

Frederic (86 urte) eta Micheline (91 urte) izan dira Covid-19 gaixotasunaren kontrako txertoa jaso duten lehen pazienteak Ipar Euskal Herrian. Baionako ospitaleko bi egoiliarrek atzo goizean jaso zuten lehen txertoa, eta zerrenda luze bateko lehenak izanen direla espero dute osasun agintariek. Herenegun gauean iritsi ziren Baionako ospitalera astelehenean iragarri zituzten 4.875 dosiak, gauerdian, eta atzo goizean hasi ziren banatzen. Gaurtik aitzina, lehen faserako aurreikusiak diren pertsona guziek jasotzen ahalko dute, horretarako prestatu dituzte txertatze gune ezberdinetan. Baionako ospitalean zentralizatuko dute kudeaketa, eta bertan atxikiko dituzte txerto dosiak; 180.000 dosi jaso ditzakeen izozkailu bat dute horretarako, aurki beteago ikusi nahiko luketena.

Zahar etxeetako egoiliarrak txertatuko dituzte lehentasunez, bakoitza dagoen egoitzan. Oniritziak jasotzen aritu dira azken asteetan, eta Baionako ospitalearen ardurapean diren 600 egoiliarretatik erdiek eman dute onespena, baina, Michel Glanes ospitaleko zuzendariak erran du oraindik denei ez dietela galdetu. Egoiliarrekin batera, 50 urte baino gehiago dituzten ala zaurgarriak diren osasun langileak txertatuko dituzte, izan osasungintza publikokoak, osasungintza pribatukoak ala mediku liberalak. Doctolib enpresaren sistema erabiliko dute sarean orduak hartzeko. Hilabetea bukatu aitzin, bigarren fasera pasa nahiko lukete.

Glanes bera izan zen osasungintzako langileetan txertatzen lehena, Ipar Euskal Herrian abiatuko duten txertatze kanpainaren aurkezpenaren ondotik. Kamera eta flashez inguraturik, irribarrea ahoan, gaurtik aitzina txertoa jasotzera joanen den edozein pertsonak egin beharko duen zirkuitua egin zuen kazetarien aitzinean: informazio fitxa bete, atorra askatu, aulkian eseri, eta eskuineko sorbaldan tentu handiz orratza sartu zion erizainak. «Hara!» batekin eman zuen bukatutzat ekintza zuzendariak, ospitaleko langile batzuk txalo lotsati batzuk egiten ari zirela.

Besteen aldean, berandu

Kritika andana jaso du Frantziako Gobernuak Europako beste herrialde batzuen aldean hartu duen berantagatik. Txertatze kanpaina hasi eta lehen astean, kasik 8.000 txerto emanak zituzten Hego Euskal Herrian; anartean, milatara ere ez ziren helduak Frantziaren meneko lurraldeetan. Maritxu Blanzaco ARS Eskualdeko Osasun Agentziako Pirinio Atlantikoetako zuzendariaren hitzetan Pfizer txertoak eskatzen duen «logistika zailak» esplikatzen du, txertoa ezin baita «edozein izotz kutxatan» garraiatu.

Frantziako Gobernuak erabakitako estrategia ere aipatu du: «adineko pertsonak, zaurgarrienak eta osasun langileak lehenetsi ditugu; hautu bat da, gure ustez egokia». Eta Frantzia mailako datu hau eman du: «zahar etxeetako egoiliarrak biztanleriaren %1 dira; alta, Covid-19aren ondorioz hiltzen direnen %30a dira». Frantzia mailan, hilabetea bukatzerako milioi bat pertsona txertatu nahi lituzketela erran du Frantziako Gobernuak; Ipar Euskal Herrian helburu gisa zer kopuru hartu duten galdetuta, «ahal bezain bat» kausitu nahi lituzketela erran dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

985 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian; egindako testen %8,7

985 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian; egindako testen %8,7

Arantxa Iraola

Erietxeetan ere gero eta toki gehiago behar dute gaixoentzat; Osakidetzan, adibidez, azaro amaierako kopuruak gainditu dira.

Arantxa Tapia eskuinean, urrian Zaldibarko zabortegira egindako bisita batean. ©Marisol Ramirez

Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusten zabortegi gehiago eraikitzea

Igor Susaeta

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako plantetara eramandako hondakinak 2030erako %85 murriztea du helburu Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Planaren zirriborroak

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Eva Ferreira EHUko errektorea gaur, Gasteizen. ©Irekia

EHUko errektore kargua hartu du Ferreirak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Euskal Herriko Unibertsitateak «integratzailea eta solidarioa» izan behar duela nabarmendu du Ferreirak, eta «erronka sozialak» jarri behar direla erdigunean. Etapa berri bat hastear dela erantsi du, eta baita Urkulluk ere.

Miren Gorrotxategi, Pilar Garrido eta Isabel Salud, gaurko agerraldian, Gasteizen. ©Elkarreki Podemos-IU

Elkarrekin Podemos-IUk ikerketa batzorde bat eskatu du txertaketa «irregularrak» argitzeko

Edurne Begiristain

Miren Gorrotxategik uste du «sare bat» dagoela txertaketa irregularren atzean, eta Eusko Jaurlaritza «bete-betean inplikatuta» dagoela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna