GHK-k dio Arkaitzerrekako isuria ez dela Zubietako plantatik atera

Erredakzioa
2022ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak herenegun salatu zuenez, Zubietako erraustegiaren ondoko Arkaitzerreka ibaira gai kutsagarriak isuri zituzten. Bideo batean ikus zitekeen ura zikin zihoala, eta aparra ere ateratzen zela. Haatik, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak atzo azaldu zuen ez dela isurketarik egon errauste plantan. Ohar batean, azaldu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa «laginak aztertzen» ari dela, eta «emaitza eta jatorria jakin bezain laster» jakinaraziko dituztela.

Atzo ere isuriak bere hartan dirauela jakinarazi zuen Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, bideo batean erakutsi zuenez. Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkatea «oso kezkatuta» agertu zen, eta jakinarazi zuen udaltzainek ur laginak hartu dituztela. Emaitzen zain daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.