Eskola jangeletan murrizketarik ez egiteko eskatu dute LABek eta ELAk

Datorren ikasturtean eskolara segurtasunez itzultzeko bi proposamen aurkeztu ditu LABek
Jangelen funtzioa ere aldarrikatu zuten atzoko elkarretaratzeetan.
Jangelen funtzioa ere aldarrikatu zuten atzoko elkarretaratzeetan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maite Asensio Lozano -

2020ko uztailak 1

Datorren ikasturtea planifikatu ahala, irailetik aurrera ikastetxeetan izango den egoerari buruzko kezka areagotzen ari da hezkuntza eragileen eta sindikatuen artean. Eta ikasgela barruko baliabideak ez ezik, zerbitzuetakoak ere eragiten ari dira ezinegona. LABek elkarretaratzeak egin zituen atzo Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzen aurrean, Hezkuntza Sailari eskatzeko berma ditzala jantoki eta garraio zerbitzuak, «murrizketarik gabe eta lanpostuak galdu gabe». Izan ere, sindikatu horren arabera, jangeletan 7.000 postu daude arriskuan. ELAk ere galdegin du «murrizketak aplikatzeko asmoa alboratzea».

Hezkuntza Saila orain bi aste hasi zen ikastetxeetara helarazten datorren ikasturterako lanpostuen zerrendak, eta horiek ikusita hartu dute sindikatuek murrizketen susmoa. «Argi ikusten da jantokietako ardurara bideratutako ordu kredituetan murrizketa sistematikoa aplikatzeko asmoa duela Jaurlaritzak», esan du ELAk. LABek zehaztu du institutuetako jantoki zerbitzua «bertan behera» utziko dutela, eta gainerako eskola aldietan «tokien %40 moztea» erabaki dutela. Sindikatuek gobernuari eskatu diote langileen ordezkariekin biltzeko.

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gezurtatu egin du murrizketak egiteko asmoa duenik. Bertako iturriek BERRIAri azaldu diotenez, «aurreikuspen» bat da eskolei bidalitako planifikazioa, uste baitute COVID-19aren ondorioz jangeletako eskaera murriztu egingo dela, baina, zentroetara bidalitako dokumentuak dioenez, ikastetxeek aukera izan dute alegazioak aurkezteko —astelehenean amaitu zen epea.

LAB, eskola komunitariora

Datorren ikasturtean eskolara nola itzuli hausnartzen jardun da LAB, eta bi dokumentu aurkeztu zituen atzo Iruñean, segurtasunaren eta pedagogiaren ikuspegietatik, hezkuntza arduradunei eta eragileei helarazteko. Hala, beste eredu bat marraztea proposatu du sindikatuak: «Pandemiak eragindako krisiak agerian utzi du hezkuntza sistema agortuta dagoela; aukera dugu birpentsatu eta Euskal Eskola Publiko Komunitariorantz urrats sendoak egiteko».

LABen ustez, «ebaluazio hezitzailea» landu behar da, ebaluazio jarraituan oinarrituta eta ikasleen egoera emozionala kontuan hartuta: «Kalifikazioa baino garrantzitsuagoa da ebaluazioa». Horretarako metodologia aldatu eta baliabide gehiago jarri behar direla nabarmendu du: «Konpetentzietan oinarritutako metodologia hezitzaileak indartu behar dira. Ratioak jaisteko aprobetxatu behar da, eta ez soilik osasun ikuspegitik». Ikasleen aniztasuna kontuan hartzea ere aipatu du, eta hezkidetza «zehar lerrokoa» izatea. Eta hori guztia euskaraz egitea aldarrikatu du sindikatuak: «Euskal kulturaren transmisioan zegoen arrakala areagotu baita pandemian».

Zaintzaren arloa ere jorratu du sindikatuak dokumentuetan. Batetik, gogora ekarri du jangelak «gune hezitzaileak» direla, eta eta elikaduraren rola aldarrikatu du. Bestetik, etxetik aritutako langileen lana txalotu du, baina azpimarratu du halako egoeretan ere «oso garrantzitsua» dela «norbere burua eta kideak zaintzea», eta, beraz, kontziliazioa bermatzea eta «lan baldintzak duintzea» galdegin du.

Segurtasunaren ikuspegitik, LABek eskatu du irailean probak egiteko langile guztiei, eskoletako espazioak aztertzeko eta horren arabera hartzeko higiene eta antolaketa neurriak, langileak trebatzeko, garbitzaileekin koordinatzeko, eta plan bereziak lantzeko egoera bereziak dituzten ikasleak artatze aldera.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Suediako Karolinska Ospitale Unibertsitarioaren kanpoaldean larrialdietarako denda bat, martxoan. ©ANDERS WIKLUND / EFE
Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Aloña Beraza Peña Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna