Irudia. Morbi (India)

Zubi bat erori, eta 141 lagun hil dira

BERRIA.
2022ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Ezbehar larria gertatu zen herenegun Indiako Morbi hirian, herrialdearen mendebaldean: zubi eseki bat amildu zen, eta gutxienez 141 lagun hil ziren. Beste 20 inguru larri ospitaleratu zituzten, eta 177, berriz, erreskatatu egin behar izan zituzten. Lekukoen arabera, erori zenean 500 lagun inguru zeuden zubian. Erori den zubia zaharra zen, Erresuma Batuaren kolonizazio garaikoa, eta XIX. mendean eraikia. Duela gutxi, ordea, eraberritu egin zuten: duela bost egun eskas zabaldu zuten. Rusal Brijesh Merja Garapen ministroak adierazi zuenez, gobernuak bere gain hartuko du istripuaren erantzukizuna, eta biktimen familientzako laguntzak hitzeman ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.