Albistea entzun

Gerra Ukrainan

Errusiak ez du Ukrainako gerra «militarki» irabaziko, AEBen ustez

Lukaxenkok esan du Mosku hasi dela jada arma nuklearrak Bielorrusiara bidaltzen
Bi suhiltzaile, Dnipron (Ukraina), Errusiako armadak bonbardaturiko klinikari begira, atzo.
Bi suhiltzaile, Dnipron (Ukraina), Errusiako armadak bonbardaturiko klinikari begira, atzo. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ander Perez Zala -

2023ko maiatzak 27

Errusiaren eta AEB Ameriketako Estatu Batuen arteko harremana okertzen ari den honetan, bi herrialde horiek Ukrainako gerrari buruzko guda erretorika erabili dute, berriz ere. Oraingoan, gatazka horren bilakaeraz eta ondorioez aritzean. AEBek uste baitute, esaterako, Errusiako armadak ez duela aukerarik «militarki» irabazteko.«Errusiaren jatorrizko helburu estrategikoak ezin dira militarki lortu», esan zuen, atzo, Mark Milley jeneral eta AEBetako Estatu Nagusiko buruzagiak; besteak beste, Ukrainako Gobernua erorarazi xedeari erreferentzia eginez. Vladimir Putin Errusiako presidentearen aliatu eta Segurtasun Kontseiluko buruzagiorde Dmitri Medvedevek —estatuburu eta lehen ministro ohia da—, berriz, adierazi zuen gatazkak «ziurrenik hamarkadatan» iraungo duela, nahiz eta tartean su etenak negoziatu.«Egongo da, demagun, hiru urteko menia bat, bi urteko gatazka, eta dena berriz gertatuko da», azaldu zuen Medvedevek.

AEBetako jeneralak Ukrainaren Defentsarako Bitartekarien Taldearen ondoren egin zituen gerrari buruzko adierazpenok, eta Kievi ohartarazi zion «epe laburrean» ez dela gai izango galduriko eremuaren kontrola berreskuratzeko, oraindik ere Errusiako milaka soldadu daudelako herrialde horretan.

Horren ondorioz, Milleyk aurreikusten du Ukrainako gerra ez dela, oraingoz, geratuko: «Horrek esan nahi du borrokak segituko duela, odoltsua izango dela, gogorra izango dela. Eta, une batean, bi aldeak negoziatzen hasiko dira edo irtenbide militar bat egongo da».

Institute for the Study of War AEBetako think tank-aren arabera, Errusiaren helburua ez da Ukrainakoa «gerra luze bat» izatea, baina, aldi berean, hori gertatuko balitz, Moskuk aukera izango luke bere indar militarrak berriz eraikitzeko, horretarako denbora eta tokia izango lukeelakoan.

Eta, armei dagokionez, Bielorrusiak iazko otsailean erreferendum bidez onartu zuen arma nuklearrak gordetzea. Bada, Aleksandr Lukaxenko herrialde horretako presidenteak herenegun jakinarazi zuenez, Errusia hasi da jada arma nuklearrak bere herrialdera bidaltzen. Hori bai, Lukaxenkok ez zuen zehaztu zer armaz ari zen —hedabideetan karga nuklear taktikoak aipatu zituzten—, ezta Bielorrusian dauden ala oraindik ez diren iritsi ere.

Moskuk, gaur gai horretaz aritzean, ez du baieztatu ez ezeztatu arma horiek lekualdatzen ari denik. Aldiz, Sergei Xoigu Errusiako Defentsa ministroak herenegun ohartarazi zuen ez direla armak Bielorrusiari ematen ari: «Horien kontrola eta horien erabileraren inguruko erabakia Errusiaren esku dago».

Arma nuklearren aferaz, zera sinatu zuten Putinek eta Xi Jinping Txinako presidenteak, iragan martxo amaieran: gerra nuklearrak ezin direla «ez borrokatu ezta irabazi ere».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gustavo Petro Kolonbiako presidentea, Miguel Diaz-Canel Kubakoa eta Antonio Garcia ELNren lehen komandantea, gaur, Habanako agerraldian ©Kolonbiako Presidentetza

ELNk eta Kolonbiako Gobernuak aldebiko su etena adostu dute

Ander Perez Zala - Arantxa Elizegi Egilegor

Menia abuztuaren 3an sartuko da indarrean, eta urte erdi iraun beharko luke. Akordioak gizarte zibilaren parte hartzea jasotzen du negoziaturikoak arrakasta izateko.

Gerhard Kraner Austriako Barne ministroa eta Gerald Darmanin Frantziakoa, atzoko bilkuran, Luxenburgon ©JULIEN WARNAND / EFE

EBko estatu kideek 30.000 asilo eskatzaile banatzea adostu dute

Ander Perez Zala

Barne ministroek migrazio eta asilo legeak erreformatzea lortu dute. Zigorrak gogorragoak dira: ukaturiko iheslari bakoitzeko 20.000 euro ordaindu beharko dituzte.

Donald Trump, duela hiru asteko argazki batean ©EFE

Trump inputatu dute, Mar-a-Lagoko sekretupeko dokumentuengatik

Igor Susaeta

AEBetako presidente ohiaren defentsaren arabera, zazpi delitu federal egozten dizkiote; besteak beste, justiziari traba egitea, konspirazioa, eta segurtasun nazionalerako dokumentuak atxikitzea

Belarra eta Diaz elkarrekin, iazko ekainean. ©EFE

Podemos ere Sumarren barruan aurkeztuko da hauteskundeetara

Igor Susaeta

Ione Belarrak nabarmendu du Montero «sakrifikatzeko» eskatu diela Diazek, eta «bidezko akordio bat» galdegin du. Koalizioak erregistratzeko epea bukatu baino ordu batzuk lehenago aurkeztu dute. Podemosek zortzi diputatu eskuratzeko aukera izango du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...