Albistea entzun

Baliteke Erresuma Batuko hornidura faltak Gabonetara arte irautea

Londresek berrehun militar jarri ditu kamioilari lanak egiten. Boris Johnsonen esanetan, migrazioa erraztea ez da konponbidea
Johnson, Alderdi Kontserbadorea Manchesterren egiten ari den kongresuan, atzo.
Johnson, Alderdi Kontserbadorea Manchesterren egiten ari den kongresuan, atzo. NEIL HALL / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2021eko urriak 5

Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen kongresua abian da Manchesterren, eta bere agintaldiaren bigarren erdirako proposamenak aurkezteko erakusleiho gisa erabili nahi du Boris Johnson lehen ministroak. Begiradak, baina, beste nonbait daude: langile faltak herrialdeko horniduran eragindako kalteetan. Izatez, Johnsonek onartu du balitekeela arazoak Gabonetara arte irautea, eta militarrak jarri ditu kamioilari lanak egiten. Halere, baztertu egin du atzerriko langileen sarrera erraztea: «Aurrera egiteko modua ez da kontrolatu gabeko migrazioaren palankatik tira egitea».

Gasolindegiek astebete baino gehiago daramate bezeroei behar beste erregai eman ezinda, kamioilari faltak eragindako hornidura eskasia dela medio. Rishi Sunak Ekonomia ministroaren esanetan, baina, arazoa nazioartekoa da, eta Londresek ezin du bere kabuz konpondu: «Ezin dugu makila magiko bat astindu mundu mailako hornidura kateko arazoak desagertzeko».

Bestelakoa da Johnsonek azaldutakoa. BBC kateari eginiko elkarrizketa batean, lehen ministroak onartu du brexit-aren eta pandemiaren ondorio dela egungo egoera. Hark, baina, merkatuaren «doikuntza epe bat» dela nabarmendu du, pauso bat gehiago dela «eredu ekonomiko hautsi batetik» aldentzeko prozesuan: «Jendeak 2016an [brexit-ak zekarren] aldaketa babestu zuenean, eta 2019an Alderdi Kontserbadorearen alde egitean, soldata txikietan, kualifikazio apaleko lanpostuetan eta produktibitate txiki kroniko batean oinarritutako eredu bat amaiarazteko bozkatu zuen».

Izan ere, hori da erregai hornidura eten duten faktoreetako bat: langile falta. Brexit-aren ostean martxan jarritako araudi berriek eta pandemiak zaildu egin dute atzerriko langileak iristea, eta hainbat lanpostu betetzeko arazoak dituzte; garraioan soilik ez, abeltzaintzan, ostalaritzan eta eraikuntzan ere nabaritu dute arazoa. Horri erantzuteko, Londresek aldi baterako 5.000 bisa onartu ditu kamioilarientzat —100.000 inguru beharko lirateke eskaerari erantzuteko—, eta beste 5.500 hegazti haztegietan lan egiteko prest daudenentzat. Izan ere, abeltzainek ehunka animalia sakrifikatu dituzte azken asteetan, hiltegietan nahikoa langile ez dagoelako.

Halere, lehen ministroak ez du bide horretatik jarraitu nahi. Izan ere, haren ustez, EB Europako Batasuneko ekialdeko herrialdeetako langileekiko izan duten dependentziaren ondorio da egoera: «Lan horiek soldata txikien truke egiteko prest zeuden, eta, horregatik, orain ez dira erakargarriak». Kontrara, soldata igoerak eskatu dizkie enpresariei, Erresuma Batuko langabeak erakartzeko.

Arrazoiak arrazoi, supermerkatuek hainbat produktu jasotzeko arazoak dituzte, eta gasolindegi ugarik ezin dute erregai hornidura bermatu. Galesen, Eskozian eta Ingalaterra iparraldean krisia amaitu da, «birtualki» bada ere, Petrolio Minoristen Elkartearen arabera. Egoera, ordea, bestelakoa da Ingalaterra hegoaldean. Eremu hartan eta Londresen banaketa lanak egiteari ekin diote berrehun militarrek. Escalin operazioaren parte da erabakia. 2020ko urtarrilaren 31ko deskonexioak eragin zezakeen hornidura faltari aurre egiteko prestatutako operazioa da.

Hornidura bermatzeko zailtasunak ez dira, baina, gobernuaren arazo bakarra. Azken urteetan defendatutakoaren aurka, zerga igoera bat iragarri du Johnsonek, eta horrek hainbat alderdikide haserretu ditu. Manchesterko kongresuko beste gai nagusietako bat da Ipar Irlandarako Protokoloa ere. Testu hartako 16. artikulua erabiltzeko eskatu diote Ipar Irlandarako ministro Brandon Lewisi. Hark aldebakarreko neurriak hartzea onartzen du, protokoloaren eraginez, espero gabeko efektu negatibo bat agertzen bada. Lewisek, ordea, adierazi du aukera hori ez dagoela mahai gainean, eta Bruselarekin konponbide bat adosteko lanean ari direla.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Fernandez, azaroan, La Plata hirian egindako ekitaldi batean. ©DEMIAN ALDAY / EFE

Cristina Fernandezi sei urteko kartzela zigorra ezarri dio auzitegi batek

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ustelkeria leporatu diote, eta inhabilitazioa ezarri. Foruduna denez, Argentinako presidenteordeak babesa izango du 2023ko udaberrira arte

Errusiako armadako tanke batzuk ariketa militarrak egiten Rostov eskualdean, iazko urtarrilaren amaieran. ©EFE

Neguak gerrari eragingo dio

Igor Susaeta

Elurrak, hotzak eta eguzki orduen urriak baldintzatuko dituzte guda zelaiko mugimenduak eta horien ondorioz sortutako abaguneei eman beharreko erantzunak.
Indonesiako zigor kodearen erreformaren kontrako protesta bat, atzo, herrialdeko parlamentuaren parean, Yakartan. ©MAST IRHAM, EFE

Indonesiak urtebeteko espetxearekin zigortuko ditu ezkontzatik kanpoko sexu harremanak

Gorka Berasategi Otamendi

Parlamentuak zigor kodea moldatzea onartu du gaur. Erreformaren bidez, debekatu egin du apostasia, agintariak iraintzea eta aurrez abisurik eman gabe protesta egitea.

Kolonbiako eremu deforestatu bat. ©Mauricio Dueñas Castañeda, EFE

Deforestazioaren aurkako araudia adostu dute Europar Kontseiluak eta europarlamentuak

Gorka Berasategi Otamendi

Egitasmoaren helburua da baso suntsitzearekin lotutako salgaiak Europako Batasunaren merkatutik kanporatzea. Produktu jakin batzuk merkaturatzen dituzten enpresek ziurtatu beharko dute beren ekoizpen kateek ez dutela deforestazioa eragiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.