Albistea entzun

Munduan bakarra den lekutik begira

Ikusmira Berriak programako aurtengo egoiliarrak filmak garatzen hasi dira, eta propio aukeratutako tutore bat izango dute gidari
Aurtengo egoiliarrak eta tutoreak, atzo, Tabakaleran egindako aurkezpenean.
Aurtengo egoiliarrak eta tutoreak, atzo, Tabakaleran egindako aurkezpenean. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Naroa Torralba Rodriguez -

2023ko martxoak 18 - Donostia

Maddi Barber, David Perez Sañudo, Maria Alche, Sameh Alaa, Naomi Pacifique eta Hikaru Uwagawa dira aurtengo Ikusmira Berriak programako egoiliarrak. Duela hamar egun hasi zuten egoitza Tabakaleran (Donostia). Beren istorioak garatzeaz gain, esperientziaren berri eman ahalko diete gainerako egoiliarrei, bederatzigarrenez Donostiako Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Kerejeta Zinema Eskolak antolatu duen programaren bidez. Sei proiektuak garatzeko, bakoitzak tutore bat izango du bidelagun.

«Egun hauetan, munduan bakarra den leku batean egotearen sentsazioa daukat. Ondo zaindu beharreko leku bat iruditzen zait, garai birtual hauetarako babesleku baten antzekoa baita Tabakalera», nabarmendu du Alchek (Buenos Aires, 1983). Te amo y hoy todo es hermoso filma sortzen ari da, Mendonça Filhoren tutoretzapean. Buenos Aires inguruko etxe bateko bizipenak ditu oinarrian: bi neba-arreba umezurtz izeko baten etxean bizi dira, eta andrearen jardun politiko eta kulturala haurren bizitzetan «iragaziko» da: «Garai horretako gatazka politikoen eta gatazka pertsonalen isla gisa funtzionatuko du etxeak». Familia sumergida filmarekin (2018) Horizontes saria irabazi zuen Alchek, Donostiako zinemaldiaren .

Uwagawa (Hiroshima, Japonia, 1996), Elias Kerejeta Zinema Eskolako ikasle ohia da. Damien Manivel izango du tutore Ulysses lanarekin jarraitzeko. Dagoeneko bi zati filmatu ditu; hirugarrenerako, bere amama izango du protagonista, eta Japonian egiten den Obon ospakizun aren bidez arbasoak omenduko ditu: «Irudikatu nahi dut etxearen nostalgia, urrun egonda sentitzen dena. Zer den etxera itzultzea, etxea jada ez denean gogoratzen zenuen hura».

Pacfiquek (San Jose, Costa Rica, 1994) After The Night, The Night filma sortuko du, Elena Lopez Rieraren laguntzarekin. Amsterdam du kokaleku, era askotako intimitatea aztertzeko: «Monogamia zalantzan jarri nahi dut. Zer zerikusi dute erlijioak eta jabetza pribatuak monogamiarekin? Intimitatearen espazioetan murgildu nahi dut».

Alaak (Kairo, 1987) Urrezko Palma irabazi zuen Cannesko Zinemaldian I Am Afraid To Forget Your Face film laburrarekin (2020). Orain, pertsonaia bat sortu du, Mariam, gauerdian, emakumeek bizi dituzten oztopoak kontatzeko. Alexandre Koberidzerekin ari da lanean.

Perez Sañudo (Bilbo, 1987) La última noche de un Erasmus en Roma filma egiten ari da. Bigarren lan luzea du, Ane (2020) filmaren ondotik. Zinemaldiko New Directors sailean parte hartu zuen, eta Goya sarietarako hautagai izan zen. Laura Citarella tutore duela, doluari eta heldutasunari buruzko kontakizuna idatzi du. Marcos du protagonista. Erroman egin zuen Erasmusa, eta haren anaia ere horretan zebilela hil da, festa batean balkoitik salto eginda. Erromara itzuli beharko du Marcosek anaiaren gorputza aberriratzeko. Konturatuko da anaia ez zela ezagutzen zuen gisakoa; bertsio horrek jakin-mina piztu, eta haren azken egunak sorberrituko ditu.

Barber (Lakabe, Nafarroa, 1988) Claras de bosque filma ontzen ari da. Pirinioetako landa-eremura egokitzen saiatzen ari den emakume baten bizipenak kontatuko ditu, Catarina Vasconcelos tutorearen laguntzaz.

Zinemaldian aurkezpenak

Olimpia Pont Chaferrek Ikusmira Berriak-eko aditu batzordean parte hartzen du, Javier Martinekin eta Sergio Oksmanekin batera. Aurtengo egoiliarren lanen inguruan, pertsonalak direla aipatu du: «Hurbileko inspirazioa dute, eta jatorrizko herrietan errotuta daude, baina unibertsalak dira.

Sei zinemagileek apirilaren 16ra arteko epea izango dute lanak garatzeko. Bakoitzak 10.000 euroko laguntza jasoko du, eta irailean Zinemaldiaren datetan Donostiara itzuliko dira proiektuak industriako profesionalei aurkezteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jazzmeia Horn musikaria. ©GETXO JAZZ

Al di Meola, Jazzmeia Horn eta Marc Ribot ariko dira Getxo Jazz jaialdian

Olatz Enzunza Mallona

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra egingo dute jaialdiaren 46. aldia.

Zinema areto bateko besaulkiak. / ©Endika Portillo, Foku
 ©BERRIA

Letren udaberritzea

Itziar Ugarte Irizar

Mari Luz Estebanen poemak, Garazi Arrularen ipuinak, Oihane Amantegiren nobela eta Hannah Arendeten lan ikonikoa daude nobedadeen artean

Katixa Agirre idazlea, Bilbon ©Aritz Loiola / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...