Albistea entzun

IRLEN SAREA

Leiho bat zabalik

Gorka Julio -

2022ko maiatzak 21

Eusko Legebiltzarrak proiektu pilotu bat eskatu dio Jaurlaritzari, eskoletan software libreko plataforma bat martxan jartzeko. Albisteak esperantzarako aukera ematen duen arren, sinatzaileen artean Google eta Microsoft hezkuntza sistema osoan sartzeko arduradunak izan direnak ere bertan egoteak mesfidantza eragiten du oraindik.

Aukeratu daitekeen konponbidea zein izan daitekeen kezkatzeko modukoa da. Hezkuntzari eta irakaskuntzari lotuta badago, Moodle tresnen artean egotea ezinbestekoa izango da. Moodle barnean izanik ere, beste hainbat tresna ere integra daitezke plataforma oso bat eskaintzeko. Zerotik hasi bainoago, beharbada interesgarriena Xnet-ek Bartzelonan garatutako eta probatutako software libreko Digital Democratic plataforma erabiltzea da.

Bigarren kezka plataforma nork gauzatuko duen erabakitzean datza. Orain arte, EJIEk izan du —eskola publikoetan, behintzat— Moodle eta beste hainbat baliabide kudeatzearen ardura. EJIEk kritika gogorrak jaso ditu azken urteetan, bereziki pandemian, zerbitzu akatsengatik. Garapena, arlo publikotik egin beharko bada, ondo eskalatua eta zerbitzu kalitate maila bat ziurtatzeko moduan egin beharko da. Kanpora atera beharko balitz, ezinbestean komunera bideratutako estrategia publiko garden eta argi batekin egin, bestela.

Hirugarren kezka, Googlerekin sinatutako akordioa bertan behera ez uztetik dator. Pilotu bat baino gehiago, software libreak hezkuntza integral, egoki, aurreratu eta euskaldun bat egiteko era hoberena sinisten duen erakundeak behar ditugu. Aukerak izateko, baliabide nahikoz ornitutako pilotua izan beharko du. Baina hala ere, aukera berdintasunaz hitz egiteko, Googlerekin sinatutako akordioa mahai gainetik atera beharko litzateke, eta Microsoftekin daudenak berraztertu, Hezkuntzan Librezale taldeak eskatu bezala. Gure jangeletan tokiko elikadura jasangarriaren bidez eragileek edo gurasoek antolatutako elkarte edo kooperatiba bat eta McDonalds leihan jartzea okurritzen zaigu, akaso?

Pilotuak aurrera egin dezan, guraso, irakasle, ikasle eta boluntarioek beren lana egingo dute. Zalantza gehiago ditut, neutraltasun faltsu honetan, erakundeek egingo dutenaz. Baina haien ardura da, onerako eta txarrerako. Leiho bat zabaldu da, atea erdi itxita mantentzen den arren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bertsolariak koplatan, Azpeitiko taberna batean. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Giroa epeltzeko, bertsoak

Amaia Jimenez Larrea

Azpeitian ospatu da Bertso Eguna, bertsolarien eta bertsozaleen arteko topagunea. Berrikuntzak izan ditu aurten: arratsaldeko ekitaldiaren ordez, afaria eta saio nagusia izan dira Elikagunean.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Milioika gauza txar ekoizten dira, eta zenbait onak: hori da orain artisautza»

Amaia Igartua Aristondo

1857koa da Gorostiaga denda, eta bide gorabeheratsua izan du, Pirlaren arabera: 1920an, arrakasta; ondoren, gainbehera; sarri uholdeek erasan diote, eta, azkenaldian, ekoizpen industrialak.
Pamela Anderson Kanadako aktorea, <em>Pamela, a love story</em> dokumentalaren fotograma batean. ©NETFLIX

Andersonek hitza hartu du

Urtzi Urkizu

Netflixek 'Pamela, a love story' dokumentala estreinatuko du asteartean. Lan horretan, Pamela Anderson aktoreak bere bizitzaren errepasoa egiten du. Memorien liburu bat ere idatzi du.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.