Kolore guztiak kabitzen dira zuri-beltzean

'Zuri-beltzaren koloreak' erakusketa eta izen bereko liburua aurkeztu ditu Asier Maia Anabitarte artistak, Gasteizko ARTgia aretoan
Asier Maia artista, Gasteizko ARTgia aretoan ikusgai jarri duen erakusketan.
Asier Maia artista, Gasteizko ARTgia aretoan ikusgai jarri duen erakusketan. ENDIKA PORTILLO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2020ko azaroak 13

«Olerki liburua ez ezik, auzolaneko proiektua ere bada». Horrela hasi du Zuri-beltzaren koloreak liburuaren hitzaurrea Asier Maia Anabitarte artistak (Gasteiz, 1967). Gasteizko ARTgia aretoan aurkeztu du lana, izen bereko erakusketarekin batera. Hain zuzen, artearen diziplina askotatik edaten du, baina baita proiektua osatu duen pertsona bakoitzetik ere. Besteak beste, erakusketan Iñaki Lauzirikaren ilustrazioak ageri dira, Maiaren poemez lagundurik. Hala ere, beste hainbat elementuk ere osatzen dute erakusketa.

Proiektu inklusibo bat egiteko asmoa zuen Maiak, eta olerkiak braille hizkuntzan ere ikusgai daude aretoan: «Nire emazteak ikusmen urritasuna daukaten pertsonekin egiten du lan, eta berak itzuli ditu poema guztiak braillera». Poema guztien ondoan, QR kode bat ere ageri da; sakelakoarekin eskaneatuz gero, poemak entzuteko aukera dago. Grabazioak adin ezberdinetako berrogei emakumek egin dituzte. «Ez dira profesionalak, baina hor dago gakoa. Bakoitzari barrutik ateratzen zitzaion bezala grabatzea nahi nuen, ahots propio bat izan zezaten». Izan ere, Maiak uste du ahotsaren arabera poema guztiz aldatzen dela: «Poemek beste izaera bat hartu dute. Beste ahots batzuek irakurtzerakoan, kosta egiten zait nire olerkiak identifikatzea». Keinu hizkuntzara ere itzuli dituzte olerkiak, eta bideo formatuan ikus daitezke.

Eskulturak ere badira aretoan. Koldo Berruetek egin ditu, enborrak erabilita, emakumea eta komunitatea irudikatu asmoz. Izan ere, ez da kasualitatea olerkiak irakurri dituzten guztiak andreak izatea, ezta eskulturek haien formak hartzea ere. Emakumeek gizartean duten garrantzia ekarri nahi izan du gogora sortzaileak, eta «bizitza emaile, babesle, bitartekari eta gordailu emozional» gisa deskribatu ditu.

Hala ere, azpimarratu du bide horretan dauden gizonak ere badaudela, baina «urratsak falta» zaizkiela. Proiektuan parte hartu duten guztien argazkiekin mosaiko bat egin, eta ilustrazio batean txertatu dute, erakusketaren hasieran.

Prozesu oso baten emaitza

Proiektua ez da guztiz berria. Izan ere, Maiak aurretik idatzi zuen beste liburu baterako ere ilustrazioak egiteko eskatu zion Lauzirikari. Idatzitakoa irakurri eta burura etortzen zitzaiona marrazteko eskatu zion. Liburua argitaratu ondoren, ordea, ohartu zen marrazkiek ez zeukatela nahi besteko protagonismorik, eta, horiek lehen mailara ekartzeko, erakusketa bat egitea otu zitzaion. Oraingoan, berriz, alderantzizko bidea hartu, eta marrazkiak oinarri hartuta idatzi zituen poemak.

Erakusketa huts bat izateari utzi, eta proiektu oso bat bihurtu da azkenean; beste liburu bat izan da lanaren azken fruitua. «Liburuak euskaraz izan behar zuela argi nuen, eta lehen argitalpen bat atera nuen. Gero, ordea, ikusi nuen gaztelaniara itzulita ere txukun gera zitezkeela, eta edizio elebidun bat ere atera dugu azkenean». Azken horrek barne hartzen ditu aurreko liburuan argitaratutako testuak ere.

Olerkiek gai sozialak lantzen dituzte, baina baita barne emozioei lotutakoak ere. Ilustrazioak egiteko, berriz, hainbat teknika erabili ditu Lauzirikak; hala, argazki zein erradiografia margotuak arkatz markatzailez egindako lanekin nahasten dira.

Erakusketa abenduaren 13ra arte egongo da ikusgai, eta, bertaratzeko, aurretiaz abisatu beharko da, segurtasun neurriak direla eta. Erakusketak iraun bitartean, beste hainbat egitasmo ere izango dira aretoan. Poema musikatuak irakurriko dituzte bihar, eta zuzeneko musika izango da hurrengo egunetan; La Trama, Mikel Toledo eta AkustiKO arituko dira zuzenekoetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Antton Vlverderen 'Gaua. Ausentziaren itzala' diskoa berriak Harkaitz Canoren poesiaren eragina izan du, besteak beste ©Foku

Antton Valverdek disko berria kaleratu du, hamahiru urteren ondoren

Amaia Igartua Aristondo

Koronabirusak baldintzatu du ‘Gaua. Ausentziaren itzala’ lana: itxialdiaren ondorioz, hasierako abestiei hiru gehitu zaizkie, Harkaitz Canoren olerki batzuetan oinarritutakoak. Izenburua ere ez da hasierako proiektuko bera. Elkar argitaletxearekin atera du albuma

Joxean Artze idazle eta txalapartarias, 2014ko urtarrilaren 14ko argazki batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Joxan Artzeren lehen liburu postumoa aurkeztu dute

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Txalapartari buruzko lan baterako hitzaurrea idazten hasi, eta prosa zein poesia aleak sortu zituen idazleak. Testuok eman ditu Elkarrek 'Txalaparta. Tradizioaren abaroan' lanean

Gatiburen azken diskoko elementu guztiek gogorarazten dute musikaren garrantzia: bai izenburuak —<em>Musikak salbatuko gaitu</em>—, baita azaleko irudi metaforikoak ere. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Gatibu da, baina ohikotik urrun

Amaia Igartua Aristondo

Taldeak datorren ostiralean aterako du disko berria: 'Musikak salbatuko gaitu'. Pandemiaren egoeraren harira «baikortasuna helarazteko» egindako lan bat da, eta berrikuntzak ditu sonoritateari dagokionez, besteak beste

Zirkuituaren sustatzaileak, Donostiako Dabadaba aretoan egindako aurkezpenean. ©Jagoba Manterola / Foku

'Beste bat!' zirkuituak zuzeneko arteetako 250 emanaldi bilduko ditu

Ainhoa Sarasola

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 41 agertokitan izango dira musika, dantza, antzerki eta zirku saioak, otsailera arte. Musika Bulegoak jarri du martxan egitasmoa, antzokien sarearekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna