Albistea entzun

Belaunaldi baten aztarna gisa

Pier Paul Berzaitz musikariak bakarkako zazpigarren diskoa aurkeztu du, Baionan
Ezkerretik eskuinera, Pantxoa Etxegoin, Bruno Karrere, Joel Merah eta Pier Paul Berzaitz, atzo, diskoaren aurkezpenean.
Ezkerretik eskuinera, Pantxoa Etxegoin, Bruno Karrere, Joel Merah eta Pier Paul Berzaitz, atzo, diskoaren aurkezpenean. BOB EDME Tamaina handiagoan ikusi

Joana Ibargarai -

2019ko urriak 19 - Baiona

Pier Paul Berzaitz & l'Orchestre Symphonique du Pays Basque izenburupean aurkeztu dute Berzaitzen disko berria atzo goizean, Baionako Elkar dendan. Ipar Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoarekin muntatutako proiektua da, eta orkestra horretako hamasei musikarik lagundu dute kantaria, 50 urteko kantagintzan kanturik «adierazkorrenak» hautatuz eta orkestratuz, «altxorren» bilduma baten egiteko gisan. Horretarako, moldaketak eta zuzendaritza artistikoa Joel Merahk hartu ditu beregain.

Diskoan parte hartu dutenei 2016ko udan piztu zitzaien horrelako proiektu baten muntatzeko xedea, Baionako Maurice Ravel kontserbatorioan partaidetzak xerkatzen zituztelako lekuko artistekin. EKE Euskal Kultur Erakundera jo zuten, eta Pantxoa Etxegoinen laguntzarekin burutu ahal izan zuten hastapeneko xedea, «naturalki» jin baitzitzaien Berzaitzekin lan egiteko gogoa. Hortaz, orkestra sinfonikoarekin hasi ziren lanean, badira orain hiru urte.

Partaideen zerrendan, Akitania Hegoaldeko Eszena ere hor da, Dominique Burukoa buru, eta baita Elkar elkarteak ere. Denen artean, Berzaitzen kantagintzatik kantu batzuk hautatu eta bi kontzertu prestatu zituzten joan den udarako. Lapurdin, Hendaian eta Bokalen, emanik, kontzertuak arrakasta «handia» bildu zuela ikusi eta horri segida baten emateko bidea ireki zuten. Lan horrek denboran iraun zezan, joan den otsailean grabatu dute diskoa Elkarren estudioetan, Donostian.

Kontzertuak berriz emanen dituzte, gainera: azaroaren 8an, Donapaleuko (Nafarroa Beherea) San Luis zinema gelan, 20:30ean; eta azaroaren 10ean, igandez, Baionako Henri Grenet Auditoriumean, arte eskolan, 17:00etan.

Baratzea eta fruitua

«Baratze eder bat badugu hemen», erran du Etxegoinek disko aurkezpenean —Berzaitzen Baratze bat kantu famatuari erreferentzia eginez—, kantariaren ibilbidea ohoratuz. Guk musika taldearen kide izanik, hainbat pastoralen idazle izanik eta horrelako ibilbide «aberatsa» izanik, Berzaitzen obrak horrelako disko bat «merezi» zuela uste du EKEko zuzendariak. «Uste dut fruitu eder bat izanen dela gure euskal kulturaren ondare bizian», adierazi du. Gaineratu duenez, Merah musikari, konpositore eta moldatzaile «handiarekin» lan egiteak «gainbalio» bat ekarri dio diskoari, eta, orohar, partaide desberdinak elkartzean «altxorrak» sortzen dira. Euskal Hirigunearen «lehen diskoa» dela azpimarratu du Etxegoinek, eta eskerrak eman dizkio erakunde horretan kultur ondarearen ardura duen Bruno Karrereri.

Berzaitzek, berriz, horrelako orkestra handi batekin lan egitea «ohore» bat izan dela erran du. Merahk egindako lana oroituz, lanari garrantzi «handia» ematen diola erran du. «Badakigu diskoak ez direla anitz saltzen, baina pentsatzen dut beharrezkoak direla; luzaz egoten ahal den gauza bat da». 50 urteko kantagintza landua eta orkestratua prestatzea ez da lan txikia, erantsi duenez: «Ez da erraz euskal musikaren aldetik ukaitea produktu bat horren ontsa harmonizatua orkestra handi batentzat eta kantari batentzat». Emaitza «ederra» eta «bikaina» dela uste du, diskoa «aztarna bezala» hor izanen baita ondoko belaunaldientzako.

Hamahiru airek osatzen dute diskoa, eta, Merahren ustez , kantu «arkaikoak» hartu eta manera «modernoan» jotzen dituzte, «ezohiko» ideietan oinarriturik, kantua «desberdinki» ikusi ahal izateko. Hamahiru kantu horietan, Arnaud Oihenart, Xabier Lete eta beste hainbat idazleren hitzak ezarri dituzte musikan, «tradizioa eta sorkuntza uztartuz».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jon Ander Urresti —sariaren txartelari eusten—, gaurko ekitaldian, epaimahaikideekin eta babesleekin batera. ©Marisol Ramirez / Foku

Jon Ander Urresti aktorearen 'Eucalyptus' proiektuak irabazi du sormen beka

Andoni Imaz

Eukaliptotik abiatuta, «lurren eta bizitzen kudeaketari» buruzko lan bat sortuko du Urrestik, antzerkia eta dantza uztartuz. Beka 15.000 eurokoa da, eta datorren urteko azokan aurkeztu beharko du emaitza.

Gaztetxo talde bat, atzo goizean, Durangoko Azokako ateak irekitzeko zain. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Galdera olde bat ateei bultzaka

Andoni Imaz

Ehunka gazte izan dira Durangoko Azokako Ikasle Goizean, eta haiek ekarri dituzte azokaren itzulerako lehen pilaketak. Kontzertuetan eta tailerretan ere parte hartu dute gazteek
Ikasleak, atzo, Landako gunean. ©Marisol Ramirez / Foku
Aurten, 248 erakusmahai jarri dituzte guztira Landako gunean, eta 930 nobedade daude bertan salgai. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eta azkenik argia?

Itziar Ugarte Irizar-Iñigo Astiz

Itxaropentsu daude liburu eta disko saltzaileak aurtengo Durangoko Azokak har dezakeen itxurarekin. Azken bi urteak gorabeheratsuak izan direla diote, eta izan da 2020. eta 2021. urteak «hekatonbetzat» jo dituenik ere

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.