Irudia. Gasteiz

'Izaro' eskulturari buruzko materialen erakusketa

DAVID AGUILAR / EFE.
2021eko martxoaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nestor Basterretxearen Izaro eskultura Eusko Legebiltzarreko ikur bihurtu da 1983. urteaz geroztik. Obra osatu aurrez eskultoreak egindako marrazkien eta estudioen erakusketa ipini zuten atzo Legebiltzarrean, argazkiz eta erreplikez lagunduta. «Bi tona airean, mundua pentsatzeko era ezberdinak defendatzearren»: halaxe definitu du Monika Basterretxeak, artistaren alabak, haritz egurrezko pieza handia. Bilboko Arte Ederren Museoak, gainera, sasoi hartan egindako beste zenbait obra ekarri ditu, Basterretxearen lanetan diseinu industrialak zeukan eraginaz ohartarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.