Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Partekatzea

Amaia Garcia -

2023ko otsailak 14

Netflixek aurreko astean harrabotsa sortu duen albiste bat eman zigun. Hemendik aurrera kontuak ezingo dira elkarren artean banatu etxe berean bizi ez diren pertsonekin. Neurri hori hartuko zuten susmoa aspalditik ezaguna zen, baina jada data dago. Momentuz, Kanadan, Zeelanda Berrian, Portugalen eta Espainian hasiko dira horrekin. Herrialde horietan ezarri baino lehen, bestelako probak egin dituzte Latinoamerikako herrialde batzuetan banatutako kontuak amaitzeko.

AEBetako enpresak estrategia aldatu du azken urteetan. 2017. urtean txio baten bitartez «Maitasuna pasahitza partekatzea da» mezua zabaldu zuen. Hartatik sei urte pasatu dira, eta errentagarritasun gehiagoren bila dabil telesailak ikusteko bidea aldatu zuen enpresak. Maitasuna amaitu egin da Netflixen, baina mundu osoko ikusleen ekonomia une larrian dagoen honetan, zerbitzu horregatik nork ordainduko du gehiago? Aldaketaren ondorioz, zerbitzua garestiagoa izango da, eta streaming plataforma garestiena bihurtuko da Netflix.

Neurri horrekin, Netflixek diru gehiago irabaziko duela uste du. Proba ondo ateratzen bazaio, agian bestelako plataformek beraien estrategia modu berean bideratuko dute. Hori gertatzen bada, plataformak aukeratzen hasi beharko ginateke. Egun, lagun eta senideen artean plataformen pasahitzak elkarren artean banatzen dira, eta, horri esker, plataforma askoren edukiak ikusteko aukera dugu. Netflixek ezarritako neurria beste plataformek ezartzen badute, garesti aterako zaigu gaur egun eskura ditugun plataforma guztietan sartzeko aukera. Beraz, plataforma aukeratzeko, edukien kalitatea erabakigarria izan daiteke etorkizunean.

Egoera horrek ziurgabetasuna ekarri du ikusleengana. Otsailaren 8tik, Netflixeko kontua partekatzen dugunok zerbitzuarekin zer egin pentsatzen ari gara. Azken boladan gutxitan sartzen naiz Netflixen. Nik lagun batekin partekatzen dut kontua, eta, zerbitzua erabili ahal izateko, kontu berri bat sortu beharko nuke. Agian, denboraldi batez, Netflix alde batera utziko dut, eta, bere edukien falta sumatzen badut, berriro itzuliko naiz. Netflixen 2017. urtean zegoen maitasuna amaitu bada, ikusleekin duen harremana nolakoa izango den erakutsi beharko du. Lagunak izateko aukera izango dugu?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei»

Amaia Igartua Aristondo

Macaya-Andresen arabera, botere punitiboak hauspoa ematen dio izu sexualari, feminitate eredu jakin bat indartzeko. Diskurtso horrek esentzializatu egiten omen ditu hala biktima nola erasotzailea.
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma ©Berria

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Urtzi Urkizu

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.