Sententziaren ondorioak

2019ko urriaren 2a
00:00
Entzun
LAN DEIALDIAK
Euskararen Dekretua (2017)
Eremu misto eta ez-euskaldunean ez da beharrezkoa euskara jakitea; lanpostu publikoetarako, ordea, derrigorrezkoa da meritutzat hartzea.
Euskara meritu gisa baloratzeko ehunekoetan, lanpostuen arabera bi baremazio mota daude. Eremu mistoan, %14koa arreta postuetarako eta %7koa besteetarako; eremu ez-euskaldunean, %7 postu guztietarako.
Auzitegiaren epaia (2019)
Derrigortasuna kendu egin du. Aurrerantzean, deialdi bakoitzean erabaki beharko da euskara meritutzat hartu edo ez: deialdia egiten duen erakundearen esku egongo da euskara meritu gisa baloratzeko aukera. Sententziak dio lan deialdietan ezin zaiola puntuazio osoaren %7 eman euskarari, kaleko erabilera hori baino txikiagoa delako. Proportzio horren zenbatekoa «irrazionala» eta «neurrigabea» dela dio.

ZERBITZU ZENTRALAK
Euskararen Dekretua (2017)
Hiru eremu linguistikoez gaindi, Nafarroako herritar guztientzako zerbitzu orokorrak zehazten ditu dekretuak; zonifikazioa de facto gainditzen du neurri horrek. Zerbitzu zentral horietan, euskarazko arretak bermatuta egon behar du. 
Auzitegiaren epaia (2019)
Euskarazko arreta jasotzeko eskubideak erabiltzaile bakoitzaren bizitokiaren araberakoa izan beharko du. Zerbitzu guztiak ele bitan eskaintzea «inposizioa» da, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren sententziaren arabera.

PAISAIA LINGUISTIKOA
Euskararen Dekretua (2017)
Administrazioak herritarrei zuzendutako ohar eta komunikazioak, agiri eta idazki ofizialak, seinaleak eta errotulazioak bi hizkuntzatan egiteko betebeharra ezartzen du dekretuak.
Auzitegiaren epaia (2019)
Agiriak eta seinaleak bi hizkuntzetan egiteko betebeharra kendu du auzitegiak. Zerbitzuok ele bitan eskaintzea «inposizioa» da, epaiaren arabera. Zerbitzu zentralek ezin dute Euskararen Legean ezarritako erregimena aldatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.