BEGIZ

Ondarea: teoriatik praktikara

Ismael Manterola -

2019ko maiatzak 21
Zorionez, ia erabateko adostasuna lortu duen ondarearen legea izango dugu EAEn (PPren abstentzioarekin onartu zen); gai batzuetan elkar uler dezakegula esan nahi du, eta EAJk salatutako oposizioaren pintza gezurtatzen duen adibidea da.

Baina, Eusko Legebiltzarrean ondarearen legea kontrako botorik gabe onartu zen astean, hainbat elkartek Donostian manifestaziora deitu behar izan zuten hiriko ondarea espekulazioaren kontra babesteko. Aldi berean, Ancora bezalako elkarteek Donostiako Arte Ederrak eraikinaren jabeek egin nahi dituzten lanak salatu dituzte, ondarea den zinema zaharra pixkanaka suntsitzeko estrategiaren barruan.

Izan ere, legea ez da nahikoa eskubideak eta ondarea babesteko. Oso ondo dakigu, berdintasunaren legea aspalditik onartuta egon arren, oraindik Hondarribiko eta Irungo alardeetako egoerak daudela, edo, ingurugiroa zaintzeko legeak egon arren, erraz ematen direla baimenak kutsagarriak diren egitasmoetarako (Zubietako errauskailuaren kasuan ikusi dugun bezala). Horregatik, harrigarria egin zaigu Legebiltzarrean dauden alderdi berak egotea Donostiako ondarearen babesgabetasunaren atzean. Baina Euskal Herrian teoriaren eta praktikaren arteko distantzia hain da handia, ezen ez baititugu dagoeneko bereizten legeak eta aplikazio praktikoak.

EAEko lege berriak aldeko puntu asko ditu: bat, ondare immaterialaren babesa; bi, ondarearen kontzeptua, ohiko ondare historikotik at, ondare industrialera zabaltzea. Lehen ere jasota zegoen ondare industrialaren babesa, baina nik uste dut lege honek bereziki baloratu duela Euskal Herrian hain garrantzizkoa izan den industriak utzitako ondarea. Hemendik aurrera, ahalegin handia egin beharko dugu legea gauzatzeko, industriak utzitako arrasto asko gordetzeko modukoak direlako, legearen arabera, baina etxebizitza eraikitzaile espekulatzaileek indar handia dutelako udal taldeetan eta diru asko dutelako legea beraien interesen alde bihurritzeko. Hain zuzen, aurreko asteko Ancora elkartearen prentsaurrekotik ateratako gauzarik interesgarriena legea saihesteko enpresek erabiltzen dituzten estrategiak izan ziren.

Argi dago gure artean ondarea babesteko modurik eraginkorrena jabeak ados egotea dela. Horregatik, ondarea jabego publikokoa bada, aukera handiagoa dago babes mailaren bat edo beste emateko. Baina, jabetza pribatua edozein gauzaren gainetik jartzen duten legeen aurrean, zaila izango da ondarea babestea jabeek ez badute nahi. Horrek ondorioztatzen du ondarearen gainetik, interes publikoaren gainetik, gizartearen interesen gainetik, jabego pribatua jarri dugula, horrek ondarea galtzera eraman duela orain arte, eta antzera jarraituko duela hurrengo urtetan ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna