Albistea entzun

BEGIZ

Arantzazu I

Ismael Manterola -

2019ko ekainak 4

Arantzazuko eliza laino artean dago. Eguraldi eskasa bisita gidatua egiteko, baina ederra Euskal Herriko mendialdeko artelana gozatzeko. Maite ditut maite izenburua jarri nion nire azken liburuari, eta zapatu horretan onartu behar dut bazterrak lanbroak ezkutatuta dauzkala; ea laino horiek Arantzazu hobeto ikusteko aukera ematen digun.

Ez da erraza ondare zabala duen toki baten aurkezpena egitea, batez ere entzuleak ezagutzen ez dituzunean. Bakoitzak daukagu harremanen bat Arantzazurekin, lotura sentimentala batzuek, historikoa beste batzuek, edo alergia modukoren bat ez gutxik. Hala ere, jende asko hurbildu da azken 50 urteotan euskal kulturarentzat mugarri izan den tokira.

Ez dakit nondik hasi, baina gaurkoan euriak bustitako harkaitzak eta paisaiak duen indarrak gizakiaren eta naturaren arteko borroka iradokitzen du. Seguru asko, Ama Birjina gurtu baino lehenagoko santutegiak horrelako zerbaiti erantzungo zion, elorria gurtzen zen tokietan Ama Birjinaren kultuaren bidez ordezkatu baitzuten kristauek.

Horregatik, asko gustatzen zait Saenz de Oiza eta Laorga arkitektoek eraiki zuten eliza, haitzekin bat egiten duelako bere puntadun harriekin, gris kolore horrekin eta gora egiten duten dorre eta dorretxoekin. Inguruko amildegiak gogorarazten dituzte. Aldi berean, gizakiak modelatutako paisaia dirudien eliza gogorrak badu artearen aztarna indartsua Oteizaren Apostoluekin. Teknika natura bereganatzeko modu bat izan daiteke; horregatik, Oteizaren eskulturek gizakiaren presentzia azpimarratzen dute, geure buruaren irudiak diren pertsonaietan. Zer egokiago eliza kristau baten aterako gizakiak idolatriatik askatu behar zituzten Apostoluak baino? Beraien lana (eraikuntza) besteei berri ona eramatea izan omen zen; horregatik gugana zabalik dauden eskulturak sortu zituen Oteizak, horregatik begirik gabe gehiago ikusten duten izakiak, Kristok emandako argia ikusteko gai direnak. Baina gainean duten horma lau izugarriak kontrastea egiten du mendien eta arkitekturaren kontra. Zergatik espazio huts hori? Ezer irudikatzen ez duen plano zabal hori? Apostoluen eta goiko Ama Birjinaren irudiaren arteko frontoi horretan gizakiak bere burua proiektatu behar du, hausnartzeko tokia behar du; Apostoluek sinbolizatzen duten ekintzaren eta zerura begira dagoen eta bitartekari lana egiten duen Ama Birjinaren igokundearen artean, kristauak bere arima prestatu behar du. Hala ere, Oteizak ez zuen Jasokunde arrunta aukeratu Ama Birjina irudikatzeko, Pietatea jarri zuen hormaren goialdean, semea hilda duen amaren irudia, alegia; kristau erlijioaren arabera, Kristoren heriotzak salbatu gintuelako eta heriotza urrats ezinbestekoa delako zerura igotzera doan Ama Birjinarentzat eta kristauentzat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, Irunen (Gipuzkoa). Aurreneko aldiz, sei bertsolaritik bost emakumezkoak izan ziren. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

IKUSEZIN IZATETIK, OHOLTZAK HARTZERA

Olatz Enzunza Mallona

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruko irakurketa txostena kaleratu du. Datuen arabera, aldatzen ari da gizonen eta emakumeen arteko proportzioa: parekidetasuna lortzen ari da, orokorrean. Txapelketa eta saio informaletan, ordea, alde nabarmena dago oraindik ere.

George Orwell, Bigarren Mundu Gerran, BBCrako lanean aritu zenean. ©BERRIA

Orwell, berridatzia

Mikel Lizarralde

George Orwell hil zela 73 urte igaro diren honetan, 'Abereen etxaldea'-ren egilea ingeles literaturaren erreferenteetako bat da oraindik ere. Biografia batek haren argi-ilunak ekarri ditu azalera.

'Rumours', 'Tunnel of Love' eta 'Zebra'-ren azalak. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...