Albistea entzun

BEGIZ

Moroak behe lainoan

Ismael Manterola Ispizua -

2023ko otsailak 7

Hamabost eguneko tartean bi aldiz tokatu zait kolonialismoaren gaineko hausnarketa egitea. Lehenbizikoa hitzaldi batean izan zen. Arte historialari eta erakusketa komisario ezagun batek Sami herriaren egoera aipatu zuen, erakusketa eredugarriak aurkezten zituen bitartean. Itxuraz, Veneziako azken Biurtekoan samiek berezko pabiloia izan zuten, eskandinaviar herrialdeek utzitako tokian. Hizlariaren arabera, Sami herria Europako herri indigena bakarra da, eta bere kulturak eta hizkuntzak debekua eta bazterketa jasan dituzte mendeetan. Sami herria euskaldunak hitzaren bidez ordezkatuz gero, esaldiak aldaketa handirik ez zuela izango pentsatu nuen nire baitan. Onartuko dut euskaldunei herri indigena deitzea ez dela zeharo zuzena, baina bi estatu handiek euskal kultura eta hizkuntzari emandako tratua samierari emandakoaren oso antzekoa da. Baina hizlariak bi herrien antzekotasunak aipatzeko inongo keinurik edo iruzkinik ez egiteak harritu ninduen, batez ere, hizlaria bost urtez egon zelako Euskal Herriko museo batean lanean. Testuingurua, gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatea zen; beraz, diskurtso politzat hartu nuen, nahiz eta erraza den indigenei buruz hitz egitea hizkuntza hegemoniko batean. Gutxienez samiek pabiloi bat izan dute Veneziako 2022ko Bienalean Norvegiaren eskutik; euskaldunek pabiloi propioa izan gabe jarraitzen dugu, nahiz eta 1976tik, gutxienez, aldarrikatzen jardun.

Beste egoera batean gertatu zen bigarren hausnarketa. Erakusketa baten zabaltze ekitaldian, Donostiako udaletxeko marmolez betetako areto dotorean, gizon beltzaren argazkia ikusten dugu, arropa bereziz jantzita (Oteloren rolean?) eta palmondo batzuk eskuan dituela. Azalpenek ziotenaren arabera, artista angolarrak euskaldunek iraganean eragindako kolonialismoa islatu nahi zuen. Harritu ninduen iraganari jarritako arretak, orainaldian bizirik mantentzen den kolonialismoa baztertzen zuen bitartean. Ikertu eta aztertu behar dugu gure iragan koloniala, zalantzarik ez dut, baina gaur egun oraindik euskal gizartearen zati handi batek herrialde asko esplotatzen ditu etekin ekonomikoak ateratzeko, eta gaur egun Euskal Herria bi estatu kolonizatzaileen presiopean bizi da, nahiz eta azken horri buruz hitz egiteak arte garaikideko erakusketa batean txokokeria dirudien.

Iraganera eta ipar polora begira dezagun, gure orainaldia eta kokapena ahazten dugun bitartean: moroak behe laino artean izaten jarraituko dugu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Khontaira taldearen <em>Elurzuriren hiru heriotzak</em> obraren une bat. ©LORALDIA

Sagarrari hozkada, berriro ere

Olatz Enzunza Mallona

Khontaira taldeak 'Elurzuriren hiru heriotzak' lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna zentroan. Musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta 'lorazainei' espresuki eskainiko diete

Argazkilari bat, Lua Ribeiraren <em>Aristokratak</em> serieko bi argazkiri begira, Donostiako Artegunea aretoan ikusgai dagoen <em>Zeruratzea</em> erakusketan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bestelako narratiben atzetik

Ainhoa Sarasola

Lua Ribeira argazkilariak 'Zeruratzea' erakusketa jarri du ikusgai Donostiako Artegunean. Gizarte bazterketa abiapuntu duten bost argazki serie proiektu bakarrean harilkatu ditu

Paradisu Zinema musika bekaren aurkezpena, atzo, Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Paradisu Zinema musika bekaren lehen aldian parte hartzeko epea zabalik da

Iraia Vieira Gil

Elkar argitaletxeak, EHZ jaialdiak eta Antxeta irratiak jarri dute martxan. Disko bat editatu eta kaleratzeko 10.000 euro jasoko ditu irabazleak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...