Miren Amuriza.
BIRA

Dispertsioa

2018ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Hiztegiaren arabera, ustekabeko ezbeharrak dira istripuak (apropos eragin bakoak, alegia): bidean gurpil bat zulatu edota euriarekin labain egiteagatik gertatzen direnak, esaterako. Eta horrelaxe, istripuz, gertatu ei ziren joan zen astean Picassenteko eta Kordobako espetxeetatik bueltan zetozen auto bik errepidean izan zituzten ezbeharrak (bost dira guztira presoen senide eta lagunek aurten izan dituztenak). 1989an abiarazi zuen sakabanaketa politika Espainiako gobernuak, eta harrezkero 14 lagun hil dira bidean; gaur egun, 700 batek (tartean adin txikikoek) jasaten dituzte dispertsioaren arriskuak astean-astean. Alabaina, badirudi erakundeak (zeina bere neurrian) lantzean pauso bat emateko prest daudela: Frantziako Gobernuak otsailetik dihardu epai irmoak dituzten presoak hurreratzen (oraingoz gizonezkoak), Legebiltzarrean PP ez beste talde guztiek eskatu dute urruntze eta bakartze politikak hainbat arinen amaitzea eta Sanchez eta Marlaska «gaixo larriak eta 70 urtetik gorakoak gerturatzeaz» eta «legea bete beharraz» jardun dira hurrenez hurren. Ordea, joan zen astean gertatutakoek berresten dutenez, adierazpenok ez dira nahikoa; espetxe-politika egituratu baten ondorioz jazotako ezbeharrak gutxi baitu istriputik. Eta ezbeharrak saihesteko gaitasuna eduki eta neurririk hartzen ez duena berorien erantzulea baita hein handi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.