Onintza Enbeita.
BIRA

Izenak

2022ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Mila aldiz galdetu didate ea nire izenak itzulpenik baduen, eta beti azaldu dut ezetz. Izango balu ere, ezetz erantzungo nuke. Galdetzen dizute ea zer esan nahi duen Zigorrek, eta «nola dei dakioke ume bati Castigo?», erantzuten dizute. Bada, ez. Umearen izena ez da Castigo, umea edo gizona edo bien bitarteko gizaki hori da Zigor. Horixe du izena: ez gehiago ez gutxiago. Ez dut esango izenek ez dutela karga sinbolikorik, baina Unai ez da behi zaintzailea: Unai da, Unai. Eta Arantzazu, eta Begoña, eta Izaskun ez dira Ama Birjinen izenak. Ama Birjina, Jesusez erditu zena, bat eta bakarra izan zen: Maria. Besteak dira ustez Ama Birjina hori agertu zen lekuak, edo haren omenezko oroitarria jarri zuten basoak, edo Ama Birjinari errezatzeko elizak dauden tokiak.

Hizkuntza handiak ohituta daude euren nagusitasuna besteak zapalduta eraikitzera. Agian horregatik behar izango dute denaeurenera ekartzea. Jasanezina egiten baitzait, beste notizia garrantzitsurik ez omen dagoen Europa lotsagarri honetan, Isabel II.a irakurtzea Elizabeth II.a irakurri beharrean. Eta ez da Carlos III.a: Charles III.a da. Izen propioek ez dute itzulpenik: direnak dira eta zerbaitegatik jarri dira jarri diren hizkuntzan. Ez nago amargatuta, ez nago hilekoarekin: sekula jasan ez dudan zerbait da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.