Onintza Enbeita.
BIRA

Ospakizuna

2022ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Nik ez nuen Marokok Munduko Futbol Kopako partida irabazterik nahi, eta Espainiak gal zezan gura nuen. Gauza bat baitira herritarrak edo futbol jokalariak, eta beste bat selekzioek ordezkatzen eta sinbolizatzen duten hori guztia. Zaila egiten zait, Espainiak gu zapalduta gauzkalako, Marokoren alde jartzea: begira nola bizi diren sahararrak, adibidez. Hala ere, onartzen diet Euskal Herrian bizi diren marokoarrei garaipena ospatzea. Batez ere, haietako asko hemen jaio direlako eta gu bezain hemengoak direlako. Eta nahikoa delako haiek eta gu dikotomiaren hedatzeaz.

Bide batez, onar dezagun gure hipokrisia. Saskibaloi partida batean Bilbora etorri ziren jarraitzaile israeldarrek sekulakoak egin zituzten. Apenas gertatu zen ezer. Ibili ziren lekuetan bizi den jendea baino ez zen asaldatu. Marokoko selekzioaren jarraitzaileak lasai antzean ibili dira; ezer apurtu gabe. Sareak zoratu egin dira: doazela haien herrira haien kultura zabaltzera, ez dira gurean integratzen, ez gaituzte errespetatzen... Tira, futbolarekin zerikusi gutxi duten komentarioak direla behintzat onartuko didazue. Denok daukagu gure pozak ospatzeko eskubidea: errespetuz eta inori erasorik egin gabe, betiere. Kontua da ez direla integratzen esaten dugula, jadanik hemen jaiotako belaunaldiei buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.