Onintza Enbeita.
BIRA

Bortxaketa

2023ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Lehen mailako gizonezkoen ligetan jokatzen duten futbolariak jainkotu egiten dira. Milaka lagunen eredu eta idolo dira. Edozer egiten dutela ere, justifikatu egiten da euren jokaera. Ez dakit zelako autoak dituztela? Bada, normala haien bizitza maila halakoa izatea. Drogetan positibo ematen dutela? Bada, gazteak dira. Ikasketarik ez dutela? Bada, ez dute behar. Adierazpen matxistak egiten dituztela komunikabideetan? Bada, jende askok pentsatzen duena esaten dute. Argazkiak egiten dizkiotela haiekin oheratu den norbaiti? Bada, zergatik joan da haiekin? Ez dakit zenbateko abiaduran joan direla eta istripua izan dutela? Bada, guztiok izaten dugu istripuren bat.

Kontua da kosta egiten zaiola gizarteari haien ifrentzua ikustea, eta erakusten dutenean, estali egiten da. Batez ere, bakoitzak bere talde kutuneko jokalariena ezkutatu ohi du.

Eta horrela iritsi gara enegarren eskandalura azken asteotan. Badakit futbolari guztiak ez direla bortxatzaileak. Kontua da Dani Alvesen harira denetarik entzuten dugula. Tartean, bortxaketa gaitzetsi arren, fama nahi duten neskak futbolarien atzetik ibiltzen direla esaten dutenak. Bakoitza libre da nahi duenaren atzetik ibiltzeko. Baina ezerk, ezerk, ezerk ez du justifikatzen inoren bortxaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.