Onintza Enbeita.
BIRA

Momentuak

2023ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Gauza guztiek daukate momentu egokia. Egun batean ondo iruditzen zaizu zure lagunak haien umeekin etortzea kafea hartzera, baina hurrengoan ez daukazu haiei eusteko gogorik. Gaur ez dizu inporta bazkaltzeko elkartu zaretenok zertaz hitz egiten duzuen, baina bihar izugarria irudituko zaizu denbora guztian arropez hitz egiten egotea. Berdin pasatuko zaizu bikoteez hitz egitean ere. Halako lekutara zoazenean, gurasoak eramango dituzu bide batez egun pasa, baina ez beti. Eta gaur zure burua dotore ikusiko duzu ispiluaren aurrean, datorren astean ikusi ere nahiko ez duzun soineko beltzarekin. Behinola hobe ezinak iruditu zitzaizkizun txipiroiak hala moduzkoak iruditzen zaizkizu orain, eta zer esanik ez, ez dakit zein tabernatako patata tortilla hartaz: hiru hilabete eta gero lekura itzuli zarenean, ez zaizu pixka bat ona ere iruditu. Bat-batean entzun zenuen inoiz entzun duzun bertsorik onena ere, eta bi aldiz pentsatu eta gero entzun duzunean, eskolarteko lehiakideek hobea egin dezaketela pentsatu duzu.

Gauza sinpleenek momentua badaukate, nola ez dute izango gauza konplikatuek. Ez dauka zentzurik gaztetasunaren alardea egin nahian ibiltzeak bizitza guztian. Gaztea momentu batean zara, eta ez zarenean ez da ezer gertatzen. Ez zara gaztea, baina bazara; eutsi zaren horri.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.