Ea mediku euskaldunak ala onak nahi genituen galdetu ziguten. Gaur, Baionan manifestazio bat egingo da mediku zein beste edozein ofizio hartzeko bidean diren euskaldunek ezin dituztelako azterketak euskaraz egin. Bilbon, ostera, medikuak guztion diruarekin ordaindutakoak eta guztiontzat lan egiten duten profesionalak izan daitezen eskatuko da. Horra hor gure errealitate gordinaren hiru adierazle: ezertarako balio ez duen galdera bat eta manifestazio bi. Guk mediku euskaldunak nahi ditugu, osasun sistema osasuntsuan lan egiten dutenak, zentzuzko lan karga izango dutenak, aurrez aurre artatuko gaituztenak eta euskaraz hitz egingo digutenak. Onen eta euskaldunen artean aukeratzeko esaten digutenek, ordea, gure gazteei ukatu egiten diete euskaraz ikasteko aukera. Ez dute haiek azterketak euskaraz egin ditzaten nahi. Ez dute unibertsitatean euskaraz bakarrik ikas dezaten nahi. Eta eleaniztasunaz hitz egiten dutenean, gehienetan, gaztelaniari edo frantsesari buruz ari dira. Horiek dira, antza, hizkuntza unibertsalak.
Arazoa ez da manifestazioetara goazenok euskara politizatu egiten dugula. Arazoa da euskara ukatzen duzuenok gorroto duzuela. Eta zuek esaten duzuen bezain txikia eta ezdeusa bada, ez dut ulertzen zergatik egiten dizuen hainbesterako enbarazua.

BIRA
Txikia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu