Onintza Enbeita.
BIRA

Gure egia

2021eko irailaren 3a
00:00
Entzun
Harrigarria da jendea galderak egiten hasten zaigunean kontatzen duguna. Guretzat mundu guztiak dakizkien gauza horiek ez dakizki edonork. Jakina, guk ere ez dakigu besteen ustez mundu guztiak dakien hori. Bertsolaritzaz galdetzen didatenean asumituago daukat jendearen kanpamentu basea eta nirea ez daudela leku berean, baina Euskal Herriko egoera politikoaz ari garenean, handiagoa izaten da nire sorpresa. Ez luke behar, baina hala da.

Nik errelatoaren zati bat bizi izan dut neure miresmen, nazka, maitasun eta fobia guztiekin. Baditut izenak, egunak eta lekuak memorian, eta nire inguruan dagoen jende askok badaki zertaz ari naizen izen, egun eta leku horiez ari naizenean. Ordea, mundua ez da gure ingurua bakarrik: askoz ere zabalagoa da. Eta orduan konturatzen naiz nire errelatoak kontatua izan behar duela ez delako nirea bakarrik: izen, egun eta leku horiek konpartitu ditugun guztiona da. Gure errelatoak ere bozgorailua behar du. Politikoa eta emozionala izan behar du, intimoa eta enpatikoa, gogorra eta arrazoitua, mitifikatua bainaerreala, eta batez ere, unibertsala. Gure errelatoak gurea bezain unibertsala izan behar du. Gure izenak, lekuak eta egunak ere gertatu direlako eta ez dutelako guregan bakarrik eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.