Onintza Enbeita.
BIRA

Umeak

2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Terma naturaletara etorri da umearekin. Kanpoan hotz egiten zuen, baina urpean epel. Ume horri begiak piztu zaizkio ura ukitu duenean, baina gurasoek ez diote salto egiten utzi. Ilea ez bustitzeko agindu diote, eta umea geldi gelditu da momentu batez. Han zebiltzan beste ume guztiak zapaburuen pare mugitzen izan dira, eta berak izan ezik ilea busti zeukaten. Umeak ume direlako dira ederrak, ordea, eta gurasoak termaz mugitu arte itxaron du bereak egiteko. Harriak bildu, harriak bota, uretan murgildu, igeri egin... ilea ez bustitzeko egin behar ez zuen guztia egin du, guztiok espero genuen moduan. Orduan agiraka egin diote, eta ilea ez gehiago bustitzeko esan, baina gero murgiltzea bihurtu da arazo. Gurasoen ondoan izan den aldiro, murgiltzea debekatu diote: geunden lekua ez omen zelako igerilekua. Eta umeak, berriro ere, despiste guztiak aprobetxatu ditu murgiltzeko.

Pentsatzen egon naiz umeei ume izaten ere ez zaiela uzten egoera askotan. Izan ere, termetako sarreran ez dago umeak kanpoan uzteko agintzen duen kartelik eta besteok ez daukagu zertan haien zaratagatik kexatu. Pentsatzen egon naiz, baita ere, lagun batek esaten zidala aukeratu egiten dugula noren besoetan jaio, eta iruditu zait, hori horrela bada, gaur ume hori majo damutuko zela egindako aukeraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.