Onintza Enbeita.
BIRA

Berriro

2022ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Ahaztuta neukan. Azken urte bietako arauen eta aginduen ondoren lehen ezagutzen genuen moduko parranda itzuli da. Lehendik gogoratzen genuen modukoa zentzu guztietan. Urte bi izan ditugu gaizki egiten genituen gauzetan pentsatzeko, baina gauzak beti bezala itzuli dira. Izurriteak ez gaitu hobe egin eta itzuli dena bere alderdi txarrarekin itzuli da. Berriz ere sentitu dut nire espazioa inbaditu egiten dutela; berriz ere egiten ari naizenarekiko inolako errespeturik gabe. Atzera erakutsi didate zein gutxi maite nauten, edo beste batzuen aldean zein txarra naizen egiten ditudan gauzetan. Askotan modu mingarrian ere bai: nahiz eta iritzirik ez diedan eskatu. Berriro esplikatu didate zeintzuk diren plazera emango didaten jostailu sexualak. Eta berdin du niri zeintzuk gustatzen zaizkidan, ez daude azalpenak entzutera behartuta. Berriro esplikatu didate nola jantzi behar dudan arrakasta izan nahi badut. Berriro aurpegiratu didate ilea gehiegitan aldatzen dudala eta egia esaten omen didaten gizonekin gogorregia naizela. Hori guztia aurretiaz ezer galdetu gabe, jakina.

Ez dut nire erdiko atzamarra ateratzeko gogoa ziztadekin edo bortxaketekin alderatuko. Hori ba: normalizatuta ditugun gauza asko ez genituzke normalizatuta izan beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.