andoni egana
HITZ ETZANAK

Zoratu

2018ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Orain ehun urteko hainbait gizon abil, ez baziraden hil, bat txoratu liteke munduan balebil. Oraingo tren ta tranbi, eta automobil, hitza ere noranahi alanbrian dabil, lehengo bidez gezurra besterik ez dabil». Juan Krutz Zapirainen bertsoa da, duela ehun eta gehiago urtekoa, gurean belaunaldiz belaunaldi transmititua. Telegrafoa edo telefonoa definitzeko modu apartaz gain, mesfidantza sakona azaltzen du konplikatuz doan mundukeraren aurrean.

Hitza, alanbrerik behar ez duenetik inoiz baino alanbreanago dabilela aipa genezake. Abilidadea orduan gizonezkoetara mugatzen zela ere bai. Baina tren, tranbia eta automobilenari heldu nahi nioke. Munduan ibiltzean txora-txora egin gaitezen txirrinda eta patinete ere erantsi beharko genizkioke orain Zapirainen zerrendari. Konplikazio orok dakar arau berrien beharra eta Donostiako Udala izan da patineteei buruzko araudia indarrean ipini dutenetariko bat.

Arauak arau, erretxinduta bizi garela esango nuke, eta oinez goazelarik autoek molestatzen gaituztela; autoz goazenean, oinezkoek eta txirrindulariek; txirrindan bagoaz autoen beldur garela, eta oinezkoen mantsotasunak agortzen digula pazientzia. Une hartan zer den, arrazoia beti norberak. Eta hori ez dago arautzerik…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.