andoni egana
HITZ ETZANAK

Betegarri

2019ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Iker Iosu Herrero Biandiz Kultur zinegotzi jauna: beste ezer baino lehen ohiko diosalarekin batera jaso ezazu nire esker ona datorren hilean zuen herriko jaietako programazioan partaide egin gaituzuelako.

Huskeria bat baino ez da nire gutunaren arrazoi. Nire errezelo oinarririk gabeak. Jakin badakit, gainera, azken boladan sekulako garrantzia ematen zaiola animalia-jendeari —jende animaliari ematea baino hobe, bidenabar esanda—. Iruñean, esaterako, lehen zezenen izenak baino ez genituen ezagutzen. Orain, dela lasterka bizian dabiltzalako, dela zezenek baino abiadura handiagoan ibiltzeko prestatzen dituztelako, dena delakoagatik... kabestroen izenak ere argitaratu egiten dira, eta bakoitzaren ezaugarriak xehatzen, liderra bata, esanekoa bestea, bizkorra, azkarra...

Testuinguru horretan ulertzen dut gertatu dena. Izan ere, zuen herriko jaietako esku-programa iritsi berri zait. Igandean, meza ondoren idi-probak direla ipintzen du. Eta idi-pareen jatorria zein den, bakoitzaren izena eta itzainen izen-deiturak agertzen dira. Gu gatoz ondoren. Gurea, Bertsolariak generiko batekin konpondu duzue, ez izen eta ez naizen. Gogorarazi nahi nizuke Betagarri gauez programatu duzuela, eta eguerdian ez dela betegarri-rik. Besterik gabe...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.