andoni egana
HITZ ETZANAK

Esaneko

2020ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Segur aski lehendik zetorren zerbait zen. Ordurako jakineko kontua zen Kristo hil zelarik zeruetara joan zela eta han zegoela jarria, Aitaren eskuinaldean.

Horregatik, pentsatzen dut 1789ko irailaren hasierako asanblada garrantzitsu hartan propio jarriko zirela Presidentearen eskuin aldera konstituzio berrian erregeari beto-eskumena ematearen aldekoak zirenak, eta ezkerreko aldea utzi zietela berrikuntza erabatekoa desio zutenei. Frantziako Iraultzaren garai hartatik omen dator, asanblada hartatik, ezker-eskuin bereizketa, gutxi-gehiago guztiok ulertzen duguna. Eskuina: autoritatea, ordena, erlijioa, sosen ibilera librea. Ezkerra: eraldatu nahia, komunitatearen garrantzia, berdintasuna, pertsonen eta ideien ibilera askea. Gera bedi horrela ezaugarrien zirriborroa, ertzak borobildu gabeak izan arren.

Aurtengo pandemia honek zilpurdikatu egin ditu ohiko joerak. Oro har, hango nahiz hemengo ezkerra esaneko sumatu dugu; eskuina aldiz, zenbat eta muturreragokoa orduan eta nabarmenago, errebelde, desobediente. Cayetanoak harro eta krabelinak burumakur. Ondo begiratuta ulertzekoa ere bada. Pandemiak berdindu egiten gaitu eta horrek «zuk ez dakizu ongi ni nor naizen!» esanez munduan zehar dabilenari min ematen dio .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.