andoni egana
HITZ ETZANAK

Bestela

2021eko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Aurtengo udan, berriz ere ez festek indarra hartu duten honetan, irudika dezagun egoera bat, orain arteko aurreiritziak irauliko dituena. Irudika dezagun agintari politiko bat,honako deklarazioa eginez, serio demonio, kazetari mordo baten aurrean:

«Birus honen transmisio ezaugarriak gero eta hobeto ezagutzen ditugu. Barrualdeetan egiten ditu sarraskiak kanpoaldean baino errazago. Bestalde, ikusirik herritarrek, gazteek batik bat, baina ez gazteek bakarrik, ez diotela uko egiten bildu eta festak ospatzeko ohiturari, honako erabakia hartu dugu: tabernek eta gainerako leku itxiek indarrean dagoen araudiari eutsiko diote. Baina, ez festak ospatzen diren herrietan, txosnaguneak jartzea aholkatzen dugu. Kanpoaldean bil dadila jendea, eta ez barruan. Txosnaguneek hori ziurtatzen digute. Gainera, txosnetan badira ohitura hedatu batzuk —edalontzi bana pertsonako eta gau osoan bera, kolkotik edo gerrikotik zintzilikatua; nork bere beharrak egiteko zelai—ertz urrundu batera jotzea, komuneko ilaran pilaketarik sortu gabe...— birusaren hedapena zailduko luketenak. Espero dugu erabaki honen ondorioz, inolako antolakuntza eta kontrolik gabeko botila festa direlakoak ere asko urrituko direla...».

Gehitxo irudikatzea izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.