Onintza Enbeita.
BIRA

Telefonoa

2022ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Aitaren medikuak gure telefonoetara deitzen du. Nirera gehienetan. Zitaren bat jartzen diotenean edo emaitzaren bat eman behar diotenean edo nola dagoen jakin nahi dutenean, deitu egiten diote. Hori ondo dago: pozik gaude aitari ematen dioten arretarekin. Kontua da gure aitak ez daukala telefono mugikorrik; eta ez du nahi. Orduan etxeko telefonora deitzen diote, eta hartzen ez badu, zerrendan dauden beste telefonoetara deitzen dute. Ez diet medikuei errurik botatzen: nahikoa egiten dute. Kontua da guztiok mugikorra izateak aldatu egin dituela gauzak. Nahikoa da telefono finkoa behin ez hartzea denak deika edo mezuak bidaltzen hasteko. Ez hori bakarrik: Whatsappik ez daukatenak taldeetatik kanpo gelditzen dira, eta askotan ez zaizkie enkargurik sinpleenak iristen. Mundu guztiak mugikorra izan beharko balu bezala funtzionatzen du sistema guztiak, eta badago poltsikoan telefonoa hartuta bizi nahi ez duenik. Gure aita ez da kasu bakarra, eta ez dago bakarrik, baina hala dagoenak ez dauka irtenbide erraza. Ulertzen dut telefonoak izateak erraztu egiten dituela gauza asko, baina momentuz, ez da derrigorra holako bat izatea, beraz, modu bat asmatu beharko dugu hala nahi ez duen jendearengan iristeko. Gure aitaren kasuan erraza da, baina kasu zailagoak ere kontuan izan beharko genituzke.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.