Onintza Enbeita.
BIRA

Heziketa

2019ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Nork hezi behar du umea? Non hartu behar ditu umeak oinarrizko balioak? Batzuek eskolara begiratuko dute, eta beste batzuek etxera. Irakasleek diote gorriak ikusten ari direla egungo zenbait neska-mutilen jarrerarekin. Gurasoek diote eskolak ez dituela euren seme-alaben beharrak behar den moduan betetzen. Eta bitartean kafe orduetan, pintxo potean, azokan eta ile apaindegian inora eramango ez gaituzten eztabaidek jarraitzen dute: pribatua, publikoa, gurea, kanpokoa... eta inora ez daramaten eztabaidak direla uste dut bakoitzaren aukera defendatzera mugatzen direlako, heziketak izan behar lukeena definitzera baino gehiago. Ikusi ditut gurasoak haserreraino defendatzen umeak eskolaratzeko hartu duten hautua, baina haiek amesten duten hezkuntza zein den galdetuta ez daukate beti erantzun zehatzik. Entzun ditut irakasleak egingo luketena eta egin behar dutena esplikatzen: euren zentroari buruan kabitu ez arren, beste batean erabiltzen duten formula miresten. Eta ikusi ditut umeak kalean egiten dugun guztiari begira, esaten dugun guztia errepikatzen, sozializaziorako bide klasikoak erreproduzitzen...

Nork hezi behar du umea? Non hartu behar ditu umeak oinarrizko balioak? Bada, guztiok eta leku guztietan; bai, behintzat, eraiki nahi dugun mundua azalean ekarriko badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.