Onintza Enbeita.
BIRA

Isiltasuna

2019ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Honezkero jende gutxi gelditzen da lanera itzuli gabe. Egongo da oporrak orain hasten dituenen bat, ez da gehienen kasua. Azokara jende gutxiago etorri zen atzo. Udarako etxeetako bezeroak desagertu egin dira, irakasle jenderik ez dabil goizez kalean eta gaueko erreleboan hasi behar duten langileak nagituta daude. Amaitzen ari da uda, eta, kantuak kantu, jendea izutu egiten du negu hurbilak iraileko beroan. Eguna laburtzen hasita dagoela esan zidan atzo batek, eta oraindik ez da behar lukeen erdiraino ere laburtu.

Besteak errutinara bueltatzeak zerbait ona ekarri dit: hondartzak berreskuratuko ditut. Ez dago lehorkirik, sonbrillarik, aluminio paperik, gaztelurik eta zaratarik. Bakarrik egon naiteke itsasora begira, bakarrik eguzkitan irakurtzen, bakarrik pasieran, bakarrik, egon. Eta ekainetik irailera bitartean ez bezala, isiltasuna entzun daiteke uraren ertzean. Ez nau inoren nekeak pozten, baina neure lasaitasunak on egiten dit.

Amaitzen ari da uda, eta eguzkiak erakarri zituenak urrundu egingo ditu udazkenak. Isiltasuna itzultzen ari da gure leku kuttunetara. Ez dut pentsatu nahi zer izango den urteko egun guztietan turistaz eta bisitariz beteta esnatuko garen garaia;isiltasuna itzuliko ez den garaia. Ez dut pentsatu nahi zer izango den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.