Onintza Enbeita.
BIRA

Gasolindegia

2019ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Goizeko seietan jende kuriosoa elkartzen da autobideko kafetegietan. Hara eta hona dabilen jenderik gehiena lanarekin lotutako bidaietan dabilena da. Kafe azkar bat hartu, eta bideari ekiten diote gehienek. Pintxoa eskatzen dutenei presa gutxiago sumatzen zaie, eta oinetan motxilak edo paketeak dituztenak bidaiaren bat daukate aurretik. Gasolindegiaren kokalekuaren arabera, litekeena da preso dagoen senideren bat bisitatzera doan norbait izatea.

Ez da izaten errepide bazterretan hiri barruko taberna girorik: zerbitzariek ez dute jendea ezagutzen. Etorri bezala joaten dira denak: askok kaixorik eta agurrik esan gabe gurutzatzen dute atea. Han geldituko ez den jendea da.

Goizeko seietan lanera doan jendea, lanetik datorrena, lanean orduak daramatzana. Ustez hain normala den jendea, bizitza ordenatua duten hiritarrak. Eta, haien ondoan, perretxikoak batzera doazenak. Ohetik nahi izan dutelako ospa egin dutenak. Zerbitzariei hitz egiten dietenak. Umore onez dagoen jendea. Lagunekin paseatzeak eguna betetzen dion jendea. Ordu horretan han egoteko, burutik eginda egon behar duela iruditzen zaigun jendea. Lanera joateko kaleak jarri aurretik esnatzea munduko gauzarik normalena balitz bezala, lagunekin perretxikotara joatea zerbait txarra balitz bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.