Onintza Enbeita.
BIRA

2050

2019ko urriaren 31
00:00
Entzun
2050ean bizirik egoteko asmo sendoarekin bizi naiz gaur eta hemen. Orain gure gurasoek duten adina izango dut gutxi gorabehera orduan, eta ez ditut zahar ikusten. Hemen egongo naiz neure zimur, zahartzaro eta igande eguerdietako marianito eta guzti. Eta nik ere garai batean orain baino hobeak izan ziren gauzez hitz egingo dut: gazteria, sexua, bizitza, alkohola... Desfasatuta dagoena neu naizela onartu ordez, inguruan dudana desfasatuko dut. Adinarekin lotzen den gaitza da «gure garaianismoa».

Baina adituek diotenez, gauza batean arrazoia izango dut. Hau da: 2050eko Onintza horrek esaten badu, «gure garaian klima hobea zen» arrazoia izango du. Eta esaten badu «garai batean itsasoa urrunago zegoen» arrazoia izango du.

Guk ezagutzen dugun kostaldea desagertzeko zorian dago, edo, nahi baduzue, barnealdea da aldatuko dena. Ezin dut imajinatu zelakoa izango den paisaia, baina, irudi bat egitera, Gernikak bere portua berreskuratu ahal izango du. Hor ari dira denak kostaldean zer desagertuko den eta urak zer hartuko duen kalkulatu ezinik. Eta diot nik urak ez duela ezer hartuko: asko jota, berreskuratu.

Izan ere, kostaldean eraikita ditugun mamotreto batzuk borondatez eraitsi behar genituzke, urak eraman ditzan itxaroten egon gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak