Onintza Enbeita.
BIRA

Auzokideak

2020ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Hilabetean egun bakarra libratzen du. Patroiak, berak hala deitzen dio etxe batean edadeko pertsona bat zaintzearren gutxi ordaintzen dion gizonari, ez dio uzten auzokoekin berbarik egiten. Ezkutuan joan izan da konfiantza eman dioten bat edo birenagana, eta haiei kontatzen die bere bizimoduaren berri. Badituela seme-alabak bere jatorrizko herrian, baduela ahizpa bat Euskal Herriko beste herri batean eta baduela jendearekin egoteko beharra. Ez diote uzten, ordea. Esan diote egun gehiago libratzeko eskubidea daukala, baina ez daki nora jo edo norekin hitz egin eta ezin du lana galdu.

Badirudi bizitza guztiak ez direla bizitzeko modukoak. Ez dut uste emakume horren bizitza emakume zuri europarrok bizi nahiko genukeenik. Ahal dela, saihestu egiten ditugu halako lanak eta egoerak. Guztiok izan beharko genuke bizitzeko moduko bizitza bat, baina gure gizarte ereduak ez du halakorik bermatzen.

Bitartean, tabernetako terrazetan eseri, eta ahoa betetzen zaigu atzerritarrek kentzen diguten diruari zeroak jartzen. Eta ez inorekin eztabaidatu, ze guztiek daukate diru laguntzetan mila euro baino gehiago kobratzen dituen auzokide atzerritarren bat. Akaso haiekin zuzenean hitz egingo bagenu edo ikusi egingo bagenitu, aho txikiagoarekin hitz egingo genuke haieiburuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.