Onintza Enbeita.
BIRA

Bidaiatzea

2021eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Izurri garaian sartu arte, jaiegunak jai egiteko konpromisoa geneukan egutegiarekin. Orain, ordea, ez dago hain erraz hegazkina hartu eta ospa egitea, edo alboko herrira joan eta itsasoari begira bazkaltzea, edo guztionak diren lekuetan gureetan egingo ez genituzkeenak egitea. Mugitzeko aukerak gutxitu egin dizkigute eta hementxe gaude, santua omen den aste honi begira, ostean datorrena ikusteko ahalmenik gabe. Askori entzun diet bidaiatzea dela faltan sumatzen dutena; zail egiten zaiela bidaiatu gabe bizitzea. Gehienok ez gara sekula gure bidaiek dakartenaz pentsatzen jarri: ze prekaritate sortzen dugun, zenbat zikindu dugun airea nahi dugun tokira iristearren, zenbat bake apurtu dugun gure aisialdi eredua edonon inposatuz... Ez omen da garrantzitsua, ordea. Hor ez dago komunitatearen kontrako ekintzarik, naturaren kontrakorik, beste eremu batzuetan bizi direnekiko errespetu faltarik. Halakoak bakarrik daude musukorik ez eramatean edo terraza batean lau baino gehiago esertzean.

Pentsatu nahi dut zaintza eta komunitatea ahorik aho dabiltzan garaiotan, berreskuratu nahi ditugun gauzen gainean hausnarketaren bat egingo dugula. Izurritearen aurretik izan ditugun jarrera antikomunitarioak eta zaintzaren kontrakoak ez ditzagun errepikatu izurritearen ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.