Onintza Enbeita.
BIRA

Mezuak

2021eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Jendeak mezuak bidaltzen ditu eta nik jaso egiten ditut. Egun batzuetan ez dut astirik izaten iristen zaizkidan mezu guztiak irakurtzeko: bideoak, argazkiak, memeak, benetako mezuak... Umetan ikasi nuenez, egunak 24 ordu ditu eta zortzi bat lotan pasatzen ditut (uzten badidate, behintzat). Hiru jatordu egiteko ohitura ere badudanez, badira 10 ordu gutxiago, eta lanean egiten ditudan laurekin, hamar gelditzen zaizkit beste gauza guztietarako. Beste gauza guztiak: maite dudan jendea, bertsoak, kolaborazioak, baratzea... eta mezuak. Jendeak berak bidaltzen dituen momentu horretan bertan irakurri behar ditugula uste duen mezuak.

Ez daukat ausardiarik mezu bidezko aplikazio guztiak kentzeko: mundutik kanpo geldituko naizela iruditzen zait. Lan asko sartzen zaigu telefonotik ogia hara eta hona irabazten dugunoi, eta, badaezpada, hortxe daude aplikazioak. Ordea, batzuetan iruditzen zait antsietatea areagotzeko baino balio ez duen komunikazio sistema batean sartuta gaudela.

Dakidan bakarra da esklabotza honetaz ere nekatzen hasita nagoela, eta pentsatzen dut ez naizela ni bakarrik izango. Sakelako telefonoa izateak ez du esan nahi 24 orduz lokalizatzeko moduan egon behar duzunik edo guztiari berehala erantzun behar diozunik. Lasaitu gaitezen, lasaitu nadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.