Onintza Enbeita.
BIRA

Tabernak

2022ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Ez dakit datu honek gauza onak edo txarrak esaten dituen gure herriari buruz, baina hemen erabaki asko, eta garrantzitsuak, hartu ditugu tabernetan. Bilerak egin ditugu argi gutxiko mahaietan, konspiratu egin dugu ukondoa mostradorean jarrita, mundua konpondu dugu dantzan egiteko gogorik izan ez dugun goizaldeetan... Guztioi gertatu zaigu kafe bat hartzeko deitu digutenean burua azkartzea, eta guztioi pasatu zaizkigu burutik kafea hartzea izan ezik beste aukera guztiak: zinegotzia izateko proposamenetik hasi eta ezkontza eskaerara arte, pankarta eramateko mesedetik pasatuta. Konfinamendu ostean tabernak zabaldu zituztenean hasi zen jendea normaltasunaz hitz egiten. Ez dakit zer daukaten tabernek gurean, baina emakume izatearren tabernetara joatea galarazten zuten garaian gaztea zen emakume batek esan zidan behin «bizitza tabernetan erabakitzen» zela. Orduan ere emakumeak kanpo uzten zituzten.

Askotan pentsatu dut zergatik den hain normala tabernetan ibiltzea gure herri honetan. Neure buruari galdetu izan diot zergatik den hain garrantzitsua guretzat tabernadun normaltasuna. Ez daukat erantzunik, egia esan, baina gogoratzen naiz kantu batek esaten zuela maitasunaren gabeziak betetzen dituela tabernak. Espero dut ez dela hala izango, bestela gizajoak gu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.