Onintza Enbeita.
BIRA

Txapelketa

2022ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Iritsi da. Maiatzetik geneukan zerbait urdailean bueltaka eta gaur hasiko da azkenik Bertsolari Txapelketa Nagusia. Beti bezain pozik eta beti bezain haserre amaituko dugu, egiten dugunaren arabera. Errepikatuko ditugu nahi duguna lortzen ez dugunera arte baliagarri zaizkigun erritualak, kontsolatuko dugu elkar momentu grisetan, eta saiatuko gara besteen lorpenak ospatzen. Guk hondoa jo arren, gailurrera iritsi denak merezi du gure irribarrea ospakizunean. Gozatu eta gozarazi: horixe da bertsolariok txapelketan egiten duguna. Edo hori da esaten duguna, behintzat. Ez dago bizitzan ifrentzu gabekorik ezer, hala ere, eta urritik abendura lehian arituko diren bertsolariek ere ez dute une oro gozatuko. Arituko diren esan dut. Badakit Iruñeko bazter batean hau irakurtzen ari den norbait haserretu egingo dela neure burua lehiatik kanpo utzi dudalako; beraz, lehian arituko garenok esango dut.

Eta guretzat dena gertatzen den bitartean ez da ia ezer gertatuko gugandik kanpo. Kafea hartzera goazenean, edo egunkaria irakurtzeko banku batean esertzen garenean, edo gure seme-alaben eskoletako patioetan, edo gure lantokian txapelketa jokatzen ari denik ere ez dakien jendearekin egongo gara lasai-lasai. Eta, aizue, nik zoriontsu ikusten ditut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.