Onintza Enbeita.
BIRA

Futbola

2022ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Ikusi genuen Neymar Bolsonaroren aldeko bideoa zabaltzen eta entzun dugu Donato Brasilen estatu kolpea behar dela esanez; Williams gaztea oso harro dago euskararik ez jakiteaz; ez dugu ahaztu nola defendatu zituen futbolaren munduak Eibarko jokalari bi, haiek larrutan ari zirela emakume bat grabatu eta bideoak haren baimenik gabe zabaldu zituztenean; daukaten diruarekin hamar bizitza biziko lituzketen futbol jokalariek soldatarekin edo lanarekin justifikatu dute Qatarrera joatea Munduko Futbol Kopa jokatzera; zergak ez ordaintzeko tranpetan aritzen dira esaten diguten baino gehiagotan...

Ni ez nago futbolaren kontra, ez dut futbola gorroto. Talde estrategian oinarritzen den kirola dela iruditzen zait: taldekide guztiak dira garrantzitsuak. Balio asko transmititu ditzakeen kirola da, baina erabat desitxuratuta dago. Ez dago talderik: izarrak baino ez daude. Eta izar horiek ez dira batere eredugarriak zelaitik kanpo. Ez dute uste hala izan behar dutenik: diren modukoak izanda ere milaka jarraitzaile dituzte. Jasangaitza egiten zait futbola, batez ere gizonezkoena, bizitzeko modu hori. Faxismoa, matxismoa... erakusten dute inongo konplexurik gabe, eta mundua haren oinetara bizi dela ematen du asteburuero estadioak betez. Ez, ez dut futbola gorroto; baina dena ez da onargarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.