Onintza Enbeita.
BIRA

Familia

2023ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Inoiz telefonoa eskatu didaten entitate guztiek eskaini didate zerbait aitaren egunerako. Igandean da: San Jose egunean. Beti egin dit grazia mundu katolikoaren kontraesan handi horrek. Izan ere, ez dakit zein zentzu duen aitaren eguna San Joserena izateak, edo San Joserena izateak aitarena. Guztiok dakigu jakin ere, San Jose ez zela izan Jesu Kristoren aita biologikoa. Txori batek hartu zion aurrea, biologikoki. Bera da Aita maiuskulaz, hala ere. Eta harrigarria iruditzen zait katolizismoaren izenean gure bizitza gidatzen saiatzen diren zenbaitek zelako garrantzia ematen dioten familiari. Nuklear biologikoari.

Askotan pentsatzen dut fanatikoenek ez dutela Biblia irakurri. Ez dira apaiz guztiak, ez moja guztiak. Askok ez daukate abiturik. Munduan zehar dabiltza, ordea, autobus laranja batean ez bada, alderdi politiko berde batean eta bestela erriflearen konpainian, baina Jainkoaren izenean hitz egiten digute. Eta, haien ustez, Jainkoak inposatutako familia eredua nuklearra da, eta aitaren figurarik handiena San Jose. Bada, lehenengo familia ez nuklearra Ama Birjinak, San Josek eta Jesusek osatu zuten. Eta ez da ezer gertatzen. Zuek saldu nahi diguzuenaren kontra, familiak mota askotakoak izan daitezke eta zeruko atea, hala desio eta sinisten badute, modu askotara irekiko zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.