andoni egana
HITZ ETZANAK

Baietz!

2018ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Bi ordu eta minutu bat. Beste zereginik gabeko igande goiz batean egunkaria irakurtzen eman dezakezun denbora; gai jartzaileari eskuetatik joan zaion jaialdi batean oholtzan pasatzen duzuna; terraza batean, lagunekin gustura zaudelako, solasean ematen duzuna; Zarauztik Bilbora trenez pasatzen den denbora; bi meza eta erdi edo hiru, nork ematen duen; edozein gairi buruzko mahai inguru bat galdera eta erantzunak barne…

Bi ordu eta minutu bat. Eliud Kipchoge keniarrak maratoiaren berrogeita bi kilometro eta ia berrehun metroak osatzeko behar izan duen denbora. Pertsona maratoian bi ordutik behera egiten ikusiko dugun edo ez, izan da kirolzale askoren eztabaida. Erreferentzia bat izan dezazuen, orain ehun urte bi ordu eta berrogei minutukoa zen markarik onena, Urkullu Lehendakaria jaio zenean bi ordu eta ia hamabost minutukoa. Euskaldunon Egunkaria sortu zelarik bi ordu eta ia zazpi minutukoa. BERRIAk argia ikusi zuenean bi ordu eta bost minutu pasatxokoa…

Koska handia kendu dio Kipchogek lehengo markari. Norbait, noizbait, bi ordutik beherako denbora egiten ikusiko dugula sinetsarazi digu. Filosofoa du goitizen gainera. Oso irakurzalea omen da. Datu bat gehiago haren korrikaldiek hunki nazaten…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.