andoni egana
HITZ ETZANAK

Berokia

2018ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Lehengo astean jakin nuen, ezustean, adinean aurrera doazen ilobek izeba zenaren aipamena egin zutenean. Aspaldiko kontuez ari ziren. Gogora ekarri zuten nola izeba zenak urte garai hauxe izaten zuen lanik handienekoa. Jo eta su aritzen omen zen enkarguak amaitu nahian, eta gero iloben —orduan haur— lana izaten omen zen etxez etxeko banaketa. Jostuna zuten izeba, etxean eta enkarguz lan egiten zuena. Eta sasoi hartan Santu Guztien Egunean estreinatzen omen zuten emakumezkoek beroki berria...

Logika erabatekoa du. Baina nik ez nekien, eta nire adin-jirako gizonezko askori ere oharkabean pasatuko zitzaion. Zientzialariek, antropologoek eta gainerakoek, atzerago jotzen dute gehienean ohitura eta joeren jatorriaren bila. Eta nago beti geratzen dela urte tarte bat, mende erdikoa demagun, aztertzeko hurbilegi eta gogoratzeko urrunegi gertatzen dena. Literaturarentzat behar luke paotxa tarte horrek...

Norberak gogoan eta gehienek atzendua dutena langai ezin hobea da idazlearentzat. Irudimena ez baita norbere nahieran kudeaturiko memoria baizik. Eta besteek gogoratuko dute zuk gogora ekarri diezun hura... Bururatu zait eleberri batentzat Soinujolearen semea edo Arotzaren lapitza bezain izenburu tentagarria: Alargunaren berokia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.