Onintza Enbeita.
BIRA

Agortuta

2019ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Ez dakit zer gehiago esan dezakegun gaiari buruz. Hitzak agortu zaizkit, amorrua urdailean usteldu. Nazka handia sentitzen dut: hain handia, ze botaka egingo dut momentu batetik bestera.

Esanda dago kartzela ez dela irtenbidea: heziketa, botere harremanak gainditzea, pribilegioak ukatzea eta horrelakoak direla landu behar direnak. Mila aldiz errepikatu dugu ez dugula ausartak izan nahi, libreak izan nahi dugula. Eta, nola ez, behin eta berriro azaldu dugu emakumeak izateagatik bakarrik hiltzen gaituztela, bortxatzen gaituztela.

Baina berriz ere aske utzi dituzte. Ez da erabaki irmoa, ez dakit noiz arte da, beste epaitegi batek dauka azken hitza. Bla, bla, bla.

Bost gizonek neska bat harrapatu, portal batean sartu eta bortxatu egin zuten. Ez, ez zarete progreagoak hor taldeko sexua ikusten duzuenok. Sexuaren aldaera guztiak dira ederrak norberak hala nahita gertatzen direnean, baina hau ez da kasua.

Bost gizon eta neska bat. Epaileek ez zuten indarkeriarik ikusi nahi izan. Beste talde bortxaketa bat egin dute pertsona berberek, baina ez dago errepikatzeko arriskurik. Pasaportea berriztu nahi izan zuten, baina ez ei dute ihes egingo. Ez dago kartzelatzeko arrazoi nahikoa. Manada dira, eta gero eta kide gehiago ari zaizkie taldera biltzen: epaileak eurak hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.