andoni egana
HITZ ETZANAK

Algara

2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Banana azal batekin irrist egin duen unibertsitate katedradun tentea lurrean zilipurdika; bere burua entzuteaz gozatzen duen politikaria mikroen aurrean Burtsaren erorrerarena errore bat dela azaldu nahian, behin eta berriz mihitrabatuz; aita, taladroarekin horman zulo bat egin ezinik, broka ziraun; irakaslea, arbelerako koska oinetako puntaz jo eta muturrez aurrera jausi dena...

Bada barre algara klase bat kontrolagaitza. Behin baino gehiagotan gertatuko zitzaizuen zuoi edo inguruko norbaiti. Hasi barrez eta ezin geratu. Atertzera egin barrealdiak eta ahitzera zihoala zirudienean... orduan eta borobilagoa eta ozenagoa algara. Eta itxuraz arrazoirik ez, hainbesteko barrealdirako.

Itxuraz bakarrik, ordea. Sakonenean, barre algara kontrolagaitz horiek dira boterearen aurkako arma bakarretakoak. Autoritatea duen edonor egoera arrunt batean katigatzen sumatzeak plazer handia sortzen dio autoritate horren menpean dagoenari. Batzuk besteen hain gainetik ez daudela frogatzen du. Hori da umorea: une eta toki egokian banana azal bat jartzen asmatzea. Agintariak jabetu dira, ordea, umorearen arriskuaz. Banana bat erostera doan edonor susmagarri bihurtu dute. Eta zuritzen harrapatzen badute, errudun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.