Onintza Enbeita.
BIRA

Hurbilekoak

2020ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez hil zen Manu Leginetxe gerra kazetaria. Kazetaria esanda nahikoa behar luke, baina bereziki dotore idazten zituen gerrako kronikak. Bizi eta zuzen, gordin eta gozo. Leginetxek ikusten zuena kontatzeko estilo berezia zuen.

Harrigarria dirudi, baina gure ondoan jaio arren (Arratzun jaio zen), ez genuen behar beste ikasi hari buruz. Gogoratzen naiz Gernikako institutuan egin genituen lau urteetan, irakasle bik baino ez zigutela hitz egin Leginetxeri buruz. Bik: Maite Zuñigak eta Pili Alberdik. Eta unibertsitatean ez daukat haren erreferentziak jaso izanaren akordurik: kazetaritza ikasi nuen. Eta esango didazue gaztelaniaz idatzi zuelako izan daitekeela, baina erdaretan idatzi eta sortu duten beste askoren berri jaso izan dugu.

Eta orain konturatzen naiz, hemen ondoan izan dugun kazetari handi bat ahaztuta bezala izan dugula. Ez geniola merezi adina aldiz esan zein ona zen, zenbat miretsi dugun, zenbat bide ireki zituen. Orain alferrik da. Orain esaten duguna ez du berak inoiz jakingo. Eta hala ere, pentsatzen dut garrantzitsua dela orain ere bere lana azpimarratzea, mirestea eta balioan jartzea. Sarritan urrunekoei begira gaudenean, hurbilekoentzat esatea edo egitea ahazten zaigun hori guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.