Onintza Enbeita.
BIRA

Psikologoa

2021eko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Gizarte Segurantzak psikologia zerbitzu osoa eskaini behar lukeela aldarrikatu du politikari batek. Eztabaidan parte hartu duten zenbait politikariri ez zaie zentzuzkoa iruditu: «Medikuarenera joan dadila!», esan diote oihuka. Nik ez dut nire terapeuta langabeziara bidali nahi, baina ikusten dut psikologia zerbitzua nola ari den bihurtzen ordaindu genezakeenontzako luxu. Gustatuko litzaidake nik (ordainduta) jasotzen dudan laguntza edonork jaso ahal izatea bere anbulatorioan. Ez da hala gertatzen, ordea. Maite dudan pertsona batek izan zuen esperientziagatik dakit, hilero behin hartzen zaituela barrutiko psikologoak; ahal badu. Ez baitago gure beharrak asetzeko adina psikologo Gizarte Segurantzan.

Beti pentsatu dut beharrezko zerbitzua dela psikologoarena. Are gehiago orain: beldurraren eta ziurtasunik ezaren garaian. Ez da txikikeria, ez da kapritxoa, ez da badaezpadako kontua. Ez da desesperatutako jendeak behar duen zerbitzua bakarrik. Besteak desesperatuarazten dituztenak terapiara joango balira, esate baterako, mundua bizitzeko leku ederragoa izango litzateke.

Mens sana in corpore sano esan zuten antzinako Erromako satiroek. Bada, bai: gure osasuna, gure emozioen oreka sanoan hasten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.